Onomatopeyak euskaraz
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,86 KB
Edizio fakzimile hau izango da nik erabiliko dudana edizio kritikoa sortzeko. Lehenengo eta behin, edizio kritikoarekin hasteko talak bereizi eta lerroak bosnaka zenbatu ditudaz, izenburuak ere kontuan hartuz. Ondoren, grafia, letra larri zein xeheen erabilera eta hitz banaketa eguneratu ditut. Behin hau eginda, bi lekukotasun ezberdinez baliatu naiz edizio kritikoa egiteko: Barrutiaren faksimilea eta Azkueren argitalpena(1897)/ Arestiren argitalpena (1960).
Jarraian lekukotasun guztiak bildu eta erkatu ditudaz batetik besterako aldaerak ateratzeko asmoz. Aldaeren arteko ezberdintasunak oharren bidez aparatu kritikoan adierazi ditut. Nolanahi ere, oharretan grafia gaurkotzean burututako aldaketak ez ditut adierazi, ahoskeran eragina izan duten aldaketak soilik zehaztu baititut.
Grafiari dagokionez egindako aldaketak eman aurretik, aipagarria da izenburuak eta akotazioak letra etzanez doazela esatea. Beraz, hurrengo hauek dira eguneratzean egindako grafia aldaketak: (*aldaketak)
Honez gain, komeni da aipatzea izen bereziak nola adierazi ditudan. Akotazio eta gaztelaniaz dauden zatietan: S.Josef, Virgen, Ángel, Ministro eta Gracioso. Euskaraz dagoen testuan, aldiz, Birjina eta S.Josef. Gainera, Jaungoikoari erreferentzia egiten dioten hitzak (Zerua, Jauna ... ) letra larriz jartzea erabaki dut.
Hau dena argituta, edizio kritikoari hasiera emango diot.