Ontogenesia eta Filogenesia

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

-Ontogenesia: Izaki bizidunek haien bizitzan zehar, jaio aurretik hil arte, etengabe izaten dituzten aldaketen multzoa da. Adibidez: Arrautza izatetik hegazti heldu izatera.
-Filogenesia: Espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du. Espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrela, filum edo leinu/mota bat osatu dute.

Espeziea

Izaki bizidun multzo batek espezie bat osatzen du kideak elkarrekin ugaltzeko gai badira eta kumea ugalkorra bada.

Filogenesia

Fixismoa: Norbanakoak aldatzen dira, baina espezieek nolako aldaketarik irauten dute betiko. Ez filogenesia kontuan hartu. Aristotelek ekin zion teoria fixistak defendatzeari, eta XIX. mendea hasi zen arte jarratzaileak izan zituen ikuspegi horrek. Teoria fixistaren lehen arazoa fosilak izan ziren. Georges Cuvier paleontologoa frantziarrak erantzuna eman zuen; espezie haietako izaki guztiak (fosilak) kataklismo edo hondamendi baten ondorioz desagertu ziren. Alabaina, ez zitzaion otu desagertutako espezie haiek gaur egungo espezie batzuen iturburu izan zitekeenik. Beraz, izaki bizidunei buruzko ikuspegi fixistak aurrera egin zuen.
Eboluzionismoa:
-Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. 1809. urtean Filosofia Zoologikoa argitaratu zuen. Bertan adierzi zuen izaki bizidunak berez sortu zirela materia inorganikotik, bi lerro nagusi hauei jarraituz: landareena eta animaliena.
Izaki bizidunen eraldaketak inguruarekiko interakzioaren ondorio dira. Inguruak, beraz, presioa egiten du, faktore aktiboa da. Ingurunera moldatzeko beharrak organo baten erabilera handitzea dakar, horrela organo hori sendotu edota aldatu egingo da. Subjektua beraz faktore aktiboa da bere aldaketan. Banakoak erabilpenagatik bere organismoan sortutako eraldaketak ondorengoei transmitituko die, modu honetan espeziea aldatuz, eboluzionatuz doaz. Espezieak sortu zirenetik hoberuntz eboluzionatu duten, gero eta perfektuagoak baitira: eboluzio-prozesuek helburu edo xede bat dute; hau da, ikuspegi teleologikoa dute (grezierazko telos, xedea esan nahi du).
-Charles Darwin izan zen XIX. mendean espezieen eboluzioa bere Hautespen Naturalaren Teoriaren bidez azaldu zuen. Darwinek puzzlearen zati guztiak ondo lotu zituenean "Ezpezieen jatorriaz hautespen naturalaren bidez" argitaratu zuen.

Hautespen Naturalaren Teorian Eragina Izan Dutten Ideiak

-1831. urtean Beagle ontziak munduan zehar bost urtez burututako espedizioan egindako behaketa eta datu bilketak Hautespen Naturalaren teoria inspiratu zioten; bere teoria zientifikoa lan-urte horietan zehar bildutako hainbat adibide eta frogatan oinarritu zen. Galapago irletara egindako bidaiari etekin bereziki handia atera zion Darwinek; hurbil egon arren bizi baldintzak desberdinak aurkitu zituzten irletan antzekoak baina desberdinak ziren espezieak aurkitu zituen.
-Thomas Maltus geografo Britaniarraren populazioari buruzko ikerketak. Ikerketa hauen arabera, populazioak egonkor mantentzeko joera dute nahiz eta aurreko belaunaldiak ordezkatzeko behar direnak baino bankako gehiago jaiotzen den. Honek esan nahi du jaiotako banako horietako batzuk ez direla adin ugalkorrera ailegatuko.
-Abeltzainek abereekin egindako hautespena; produkzioa hobetzeko helburuaz ugalketarako ezaugarri jakin batzuk dituzten abereak hautatzen zituzten, gainerakoak baztertuz, modu horretan espezie produktiboagoak lortuz.

Hautespen Naturalaren Teoriaren Ideia Nagusiak

-Bizitzaren aldeko borroka. Espezie bakoitzean aurreko belaunaldia ordezkatzeko beharrezkoak diren baino kume gehiago jaiotzen dira baina populazioak egonkor mantentzeko joera dute.
-Espezie bereko izakiak ez dira elkarre artean berdinak, batzuen eta besteen artean desberdintasunak daude, beraz, espezieen barruan ALDAGARRITASUNA dago.

Entradas relacionadas: