Oparoaldia eta Krisialdia: Hogeiko eta Hogeita Hamarreko Hamarkadak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,15 KB
Hogeiko hamarkadako urte zoriontsuak
Gerraren ondoren, Estatu Batuak munduko potentziarik handiena izatera iritsi ziren. Mundura bizitza ulertzeko beste modu bat, moda berriak eta gizarte zoriontsuaren ikur bilakatu zirenak esportatu zituzten. Oparoaldi ekonomiko hura 1922tik 1929ra luzatu zen.
Gerraondoko krisialditik oparoaldira
1929an, Europa guztiz hondatuta zegoen: suntsiturik, lehengaia urria eta makineria zaharkiturik.
Berreraikitzea lan geldoa eta nekeza zen, ez baitzeukaten dirurik; izan ere, gerra garaian Estatu Batuei eskatutako maileguak itzuli behar zizkieten, eta galtzaileek kalte-ordainei aurre egin behar zieten.
Gerraondoko krisiak ez zuen Estatu Batuetan eraginik izan, baina emandako maileguak berreskuratzeko, inbertsio eta kreditu sistema bat hitzartu zuten Alemaniarekin. Planari esker, alemaniarrek herrialdea berreraikitzeari ekin ahal izango zioten, gerrako kalte-ordainak ordaindu bitartean. Aliatuek beren ekonomiak suspertu ahal izango zituzten, Estatu Batuei maileguak ordaindu bitartean.
Ekonomia hazi egin zen:
- Oinarrizko janarien kostuak merkatu ziren mekanizazio-prozesuari esker.
- Aurrerapen teknologikoak arras zabaldu ziren, batez ere garraiobideetan.
- Kate-lana hedatu zen.
- Industria-sektore berriak hazi ziren, hala nola kontsumo-ondasunenak (automobilak, etxeko tresna elektrikoak, etab.).
Hogeita hamarreko hamarkadako krisialdia
Krisi ekonomiko handi bat hasi zen 1929ko urrian.
Herri kapitalista guztiek jasan zuten langabezia. Totalitarismoaren gorakada Europan.
Italiar faxismoa eta nazismo alemaniarra.
1929ko kraka
Lehen Mundu Gerrak sistema ekonomikoa aldarazi zuen, gainprodukzioa ekarri baitzuen. Behar baino kantitate handiagoak ekoitzi ziren, eta stockak metatuz joan ziren. Enpresek ekoizpena apaldu behar izan zuten.
Irabazteko modurik bizkorrena burtsan espekulatzea zen: akzioak merke erostea eta aurrerago garesti saltzea.
1929ko urriaren 24an (Ostegun Beltza) akzio-kopuru handi bat jarri zen salgai New Yorkeko Burtsan. Eroslerik ez zegoela ohartu zirenean, izu ikaragarria zabaldu zen. Akzioak saldu nahirik merketu egin zituzten, eta horrek Kraka eragin zuen burtsan.
Depresio Handia
Krisiaren ondorioak:
- Ekonomikoak: Bankuak itxi egin ziren, bezeroek ezin izan zituzten beren diru-deposituak erretiratu. Industriek ekoizpena geldiarazi zuten. Merkataritza-trukeak urritu egin ziren eta prezioak apaldu.
- Sozialak: Lantegiak itxita, milioika langile langabezian geratu ziren. Soldaten jaitsierak eta erosahalmena urritzeak gizarte-gatazka giroa areagotu zuten. Gosea, pobrezia eta karitatea izan ziren bizirik irauteko baliabide bakarrak.
- Politikoak: Krisiak ahuldu egin zituen Europako sistema demokratikoak. Iraultza sozialistaren beldurrez (arrisku gorria), diktadura-erregimenen gorakada bultzatu zen hogeita hamarreko hamarkadan.