Oposizioa Jose Antonio Agirre Euskadiko lehendakariaren alde
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB
OPOSIZIOA
Jose Antonio Agirre Euskadiko lehendakaria zenak, Frantziara ihes egin behar izan zuen Espainiako Gerra Zibila bukatu ondoren. 1940ra arte Parisen erbesteratutako Eusko Jaurlaritzari eutsi zion eta Alemaniak Frantzia okupatu ondoren, Amerikarako bidea hartu zuen. AEBko gobernuak baimena emanda Erbesteko Euskadiko Gobernuak egoitza New Yorken finkatu zuen, bertakoekin harremanak sendotzen saiatzen zen bitartean.
Euskadiko Jaurlaritza erebesteko egoerara berrantolatu behar izan zen eta 1945eko martxoaren 17an hamar euskal erakundek Baionako Hitzarmena sinatu zuten, Hitlerren porrota gertatzear zela, eta Franco ere eroriko zen itxaropenean oinarrituta. Partaideen artean PSOE, Euskadiko Alderdi Komunista, EAJ-PNV, ANV, Mendigoizaleak, Alderdi Errepublikar Federala, UGT, ELA-STV, CNT eta Ezker Errepublikarra alderdi eta sindikatuak eta Bizkai Mendigozale Batza taldeak izan ziren. Funtsean hiru ideia nagusi biltzen zituen. Lehenengoan talde guztiek onartu zuten politika egiteko Eusko Jaurlaritzaren babespean jardutea. Bestetik, autodeterminazio eskubidearen aldeko apustu bateratua zela adostu zuten eta, bukatzeko, euskal indar politikoen batasuna sustatzen zuena.
1946an Jose Antonio Agirre Frantziara itzuli zen Euskadiko Gobernua eratzeko eta euskaldunen aldeko zenbait ekintzetan parte hartzeko. Egoera horretan, Euskal Herriko langileek bi greba deitu zituzten, 1947ko maiatzean eta 1951ko apirilean. 1947ko udaberrian frankismoaren oposizioan zeuden alderi politiko eta sindikatuek atzerriko Euskal Gobernuaren menpe zegoen Euskal Erresistentziaren Kontseilu batean bildurik, Errepublikaren aldarrikapen eguna ospatzeko deialdi bat luzatu zuten. Bilbon egindako greba izan zen, non barneko nahiz kanpoko oposizio antifrankistak partehartze handia izan zuen borroka gogor horretan. Sindikatuak buru-belarri satu ziren protestan, haien artean UGT, ELA eta CNT erakundeak ezagunenak izanik. Arrakasta izugarria lortu zuten biztanle talde askorengan, eta hori horrela izanik, 40ko hamarkadako oposizioaren ikur gisa gelditu zen urte askotarako. Dudarik ez dago frankismo garaiaren lehenengo greba garrantzitsua izan zela.
2.- GARAPEN EKONOMIKOA (“DESARROLLISMO”) 1960 – 1973
EKONOMIA ALDAKETAK: INDUSTRIALIZAZIO ARO BERRIA
Bizkaia eta Gipuzkoako industria hazkunde handia Egonkortze-Planaren bidez (1959) erregimenak autarkiari amaiera ematea erabaki zuenetik, euskal ekonomiak hazkunde biziko aro bat hasi zuen, 1973ko Petrolioaren krisia etorri arte iraungo zuena. Hazkunde honen arrazoiak: 1.Lan-esku ugari eta merkea. Etorkinen etorrera masiboak zuzeneko eragina izan zuen biztanleriaren hazkundean eta industria eskualdeetan egokitu ziren Gaztela, Leon, Extremadura, Andaluzia eta Galiziako etorkinak. Biztanleria aktiboko tasa % 25,2 hazi zen. 2.Finantziazio egokia. Alde batetik barne-aurrezkia (Euskal Herritik eta estatuko beste lurraldeetatik etorria) eta euskal bankaren dinamismoa; eta bestetik, atzerriko inbertsioen garrantzia sektore metalurgiko eta, batez ere, kimikora zuzendua. 3.Teknologiaren inportazioa, garapen tekniko ahalbideratu zuena. 4.Esportazioen hazkundea (Estatuen esportazioen % 18 Euskal Herrikoa zen 1975ean).
Araba eta Nafarroako industrializazioa Bi kasu hauetan instituzio publikoek (Aldundiek eta udalek) modu eraginkorrean finantzatu zuten hazkunde ekonomikoa Industrairen Sustapenerako Planen bidez. Sektore honetako biztanleria aktiboa igo egin zen, baina garapen orekatua ez zen lortu, enpresa berriak hiriburu inguruan ezarri baitziren.
Kooperatibismoa Garrantzi handiko fenomenoa hasi zen 1956an, Arrasaten, ULGOR esperientzia berritzaile baten eskutik. Ekonomia zabaltzen ari zen garai hartan, eta filosofia ezberdin batek ukitu zuen: langile-bazkideek halako protagonismoa zuten eta karguak demokratikoki hautatzen zituzten. Bestalde, lan eta ekonomia eremu hura hedatzen joan zen eta kooperatiba berriak sortu ziren beste ekonomia eta gizarte arlo batzuetan, irakaskuntzan, ikerketa teknologikoan eta beste produkzio esparru batzuetan.
Garapen ekonomikoaren mugak eta desorekak Orokorra izan zen industrializazioaren prozesua, baina ez orekatua. Bizkaian eta Gipuzkoan izugarrizko industria kontzentrazioa eman zen, industria astunarekiko menpekotasuna (siderurgia, metalurgia, ontzigintza, kimika…). Euskal ekonomiaren zenbait arazo, 1970eko hamarkadaren erdialdera azaleratuko zirenak, desoreka hauen ondorio besterik ez dira: sektore dibertsifikazio txikia, energiaren kontsumo handia, ingurunearen kutsadura eta anabas urbanistikoa (nabaria ezkerraldean).