Optika eta Akustika: Ispiluak, Lenteak eta Soinuaren Ezaugarriak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Ispiluak argi izpiak islatzen dituzten gainazalak dira. Islatzean, izpiak jatorrizko ingurunera itzultzen dira. Ispiluak azal leun eta distiratsuak dira, eta argi izpiak xurgatzeko gaitasun gutxi dute. Proiekzio hitzak, sistema optiko baten bidez lortutako irudiak nolakoa izan behar duen azaltzen digu; izan ere, irudi bat proiektatzeko, honek erreala izan behar du. Isladapenaren ezaugarriak ondorengoak dira:

  1. Izpiek ez dute ingurune aldaketarik jasan behar.
  2. Energiaren hedapena abiadura konstantean garatzen da, bai joanean, bai itzuleran.
  3. Eraso angelua eta isladatze angeluak berdinak eta kontrakoak izatea da isladapenaren oinarrizko legea.

Begiaren Akatsak eta Lente Mota Ezberdinak

Miopia

Begi miopiko batean, urruneko puntua begi emetropean baino hurbilago dago. Ondorioz, puntu hori baino urrunago dauden objektuak ez dira garbi ikusten. Akats hori zuzentzeko, lente dibergente bat erabili behar da. Horrela, infinituko puntuak begiaren urruneko puntuan irudikatuko lirateke, eta begi horrek ikusi ahal izango lituzke.

Hipermetropia

Begi hipermetrope batek hurbileko objektuak eta elementuak ikusteko zailtasunak ditu; izan ere, bere hurbileko puntua begi emetrope batean baino urrunago egon ohi da. Arazo hau konpontzeko, lente konbergentea erabili genezake.

Lupa

Lupa mikroskopio sinple bat da, irudi handitua eta zuzena behatu ahal izateko erabiltzen dena. Lente konbergente bat da, objektua fokuaren eta lentearen artean kokatuta dagoena.

Argazki Kamera

Argazki kamera lente konbergente bat (objektiboa) eta irudia jasoko duen xafla sentikorrez osatutako ganbera ilun bat da. Irudia xafla sentikor horretan sor dadin, objektiboaren posizioa ardatz optikoaren baitan desplazagarria izaten da.

Akustikaren Oinarrizko Kontzeptuak

dB (dezibelioa) intentsitate fisiologikoa adierazten du. Fon-a, aldiz, entzumen atariko sentsazioa adierazten du. Biak soinuaren intentsitatea neurtzeko erabiltzen dira, baina desberdinak dira: Fon-ak frekuentzia kontuan hartzen du, eta dB-k, ez. Fon-ak egungo kutsadura akustikoaren azterketa egiteko erabiltzen dira. dB-ak, berriz, Fon-etan adierazitako mugak, ezintasunak eta arriskuak aztertzeko erabiltzen dira.

  • I0 = 10-12 w/m2
  • V0 = 331.45 m/s
  • V = V0 + 0.61t
  • I = I0 . eB . x
  • Imax = 1 w/m2

Non:

  • I = Intentsitate akustikoa
  • E = Energia
  • P = Potentzia
  • S = Soinuaren intentsitate fisiologikoa
  • r = Iturriarekiko distantzia
  • A = Anplitudea

Entradas relacionadas: