Oratoria eta Diskurtsoak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB
OBRA RETORIKOA
Oratoriari buruzko obrak ditugu. Nola hasten den oradore bat, zelan konposatu behar den diskurtso bat, zein den diskurtsoen teknika... azaltzen digu.
Obra erretoriko garrantzitsuenak hiru dira: Brutus Erromako oratoriaren ikuspegi historiko bat da, antezedente grekoei buruz ere labur hitzegiten du. Oratoriaren garapenerako bere ustez garrantzitsuenak diren figurak aztertzen eta obra berari buruz hitzegiten amaitzen du
De oratore, oradorearen formazioaz eta diskurtsoaren teknikaz hitz egiten du. Zizeronen ustez oradore batek hiru baldintza bete behar ona izateko: kualidade naturala, kultura sakona eta diskurtsoaren teknikak ondo ezagutu. Diskurtsoaren teknikan bost puntu:
- inventio: argumento egokien bilketa
- dispositio: argumento horien kokapen egokia aurkitzea
- elocutio: espresioaren artea lantzea, hizkuntzak eskeintzen dituen hitz eta figura egokienak erabiliz
- memoria: gauza bakoitza berari dagokion tokian oroitzeko
- actio: diskurtsoa ahozkatzerakoan fisikoki erabil dezakegun guztiari egiten dio referentzia: tonoaren aldaketak, keinuak, ... atal ezberdinak ditu dioenaren arabera:
-exordium: sarrera
-narratio: gaiaren azalpen labur bat
-argumentatio: atal hau bi zatitan banatzen da normalean
-probatio: argumentoen azalpena
-refutatio: eragozpenen ukapena
-peroratio: konklusioa, normalean epaileak eta entzulegoa bereganatzeko. Diskurtsoaren helburua laukoitza da: jendea hezi, atsegina izan, unkitu, konbentzitu.
HIZLARITZA
Oratoria k.a. I.go mendean
k.a. I.go mendearen bukaeran fenomeno politiko garrantzitsu bat: errepublikaren desagerpena. Alderdi politiko eta lider politikoen eztabaida ugari sortu ziren. Partido eta lider bakoitzak bere iritziak herriaren aurrean defendatu behar zituen. Areagotu egin zen oradoreen kopurua eta diskurtsoaren teknikak finkatu ziren. Oradore garrantzitsuenak: Marzio Filipo, Zesar Estrabon... Gizon honek bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertutik bizi: Mario eta Silaren arteko gudate zibila, Espartakoren matxinada... Zizeronen protagonismo politikoa ageria izan zelarik hauetariko batzuetan Zesarren hilketaren ondoren, Zizeronek, errepublikaren aldeko pertsona sutsua zenez, errepublikaren berrezarpenean sinistu zuen. Politikara itzuli zen, Zesarren ondarea jaso zuen. Ekintza honetan bizitza galdu.
DISKURTSOAK
Bi eratakoak izan daitezke: judizialak eta politikoak. Ondoren bere diskurtso garrantzitsuenak aipatuko ditugu: In C. Verrem 'Discursos contra Verres'. Siziliako biztanleek uharteko gobernadore izan zen Verresen aurkako karguak aurkeztu zituztenean, Zizeron hauetaz jabetu eta fiskal lana bete zuen Verresen aurkako epaiketan. Zizeronek, frogak... bilatu ondoren zazpi diskurtso idatzi zituen bi pronunziatu zituela, Verres, bere burua galduta ikustean, borondatez herbesteratu zen tribunalaren erabakia jakin aurretik. De impero Cn. Pompei. Diskurtso honetan Zizeronek Manilio tribunoak aurkezturiko lege proposamenaz bat egiten du, lege honen helburua Mitridates erregearen aurka borrokatzen zuten tropen aginte gozena Ponpeiori ematea baitzen. Atzerritik bueltatu zenean senadoaren eta herriaren onezpenaz, mendekuaren ordua heldu zitzaion eta bi diskurtso idatzi zituen Klodioren aurka: