Ordenagailuak: Hardwarea eta Softwarea
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB
Ordenagailuek makina lengoaiarekin lan egiten dute, hau da, informazioa zero eta bat eran prozesatuz. Balio hauetako bakoitzak bit izena hartzen du, hau da, binary digit, digitu bitarra. Zortzi biten taldeek byte edo zortzikote bat osatzen dute. Byte batekin, bere zero eta baten konbinazioagatik, 256 elementu edo egoera desberdin irudikatu genitzake. ASCII KODEA: Lehen aipatu dugun bezala, ordenagailuak datuak era bitarrean kodetuak eduki behar ditu, hau da 0 eta 1 digituen bidez adierazita. Hau dela eta, karaktere guztiek (letra, zenbakiek eta ikur bereziek) kode bitar bat izan behar dute. Karaktere kode desberdinak daude, baina gehien erabiltzen dena ASCII kodea da (American Standard Code for Infonnation Interchange). Hardware: Ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromekaniko eta mekanikoak. Ordenagailu baten periferikoei aplikatzen zaie, disko gogorrei esate baterako. Hardware batek elementu fisiko (ukitu egin daitezkeenak) guztiei egiten die erreferentzia. (Disko unitatea, monitorea, teklatua, plaka base edo txartel nagusia, mikroprozesadorea, kabinetea, memoriak) Softwarea: Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hau da, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta. (sistema-eragileak, liburutegiak, aplikazioak eta firmwareak) Periferikoak -Sarrerako periferikoak: Ordenagailura informazioaren sarrera baimentzen duten dispositiboak. (teklatua, sagu edo sagua, scanner, mikrofonoa, webcam, Joystick, CD edo DVD) -Irteerako periferikoak: Irteerako dispositiboek landutako informazioa eta datuak kanporatzeko bideak aportatzen dituzte. (monitore klasikoak, inprimagailu, bozgorailu,) -Biltegiratze unitateak: Sarrera eta irteera dispositibo bezala balio dezakete. Ordenagailuaren unitate zentralari datuak memoria nagusitik ezabatu eta gero berriz eskuratzea ahalbidetzen dute. (USB memoria, diskete- unitateak, CD/DVD irakur-grabagailua...) Mikroprozesadorea Mikroprozesadorea osagai elektroniko edo txip bat da, ordenagailuak jasotzen duen informazioa prozesatzeaz arduratzen dena eta ataza guztiak oso azkar koordinatu eta antolatzen dituena. 120Mhz = segunduko 120.000.000 operazio.