Ordenagailuaren Osagaiak: Periferikoak eta Sareak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Sarrerako gailuak

Teklatua

Teklatua sarrera-unitaterik garrantzitsuena da, nahiz eta ingurune grafikoetan saguak gero eta garrantzi handiagoa izan. Teklatuak erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko harremana bideratzen du. Gehien erabiltzen dena QWERTY da.

Teklatua bost ataletan banatzen da:

  1. Alfazenbakizko teklatua: Idazmakina baten antzekoa da.
  2. Funtzio-teklak: Programa bakoitzak tekla bakoitzari funtzio jakin batzuk esleitzen dizkio.
  3. Zenbakizko teklatua: Tekla hauek zenbakiak idazteko edo kurtsorea mugitzeko erabil daitezke.
  4. Mugitzeko teklak: Tekla hauen bidez kurtsorea mugituko dugu.
  5. Tekla bereziak: Insert, Supr, Inicio, Fin…

Teklatu motak

  • Mekanikoak: Arruntenak dira, eta erabiltzaile gehienek erabiltzen dituztenak.
  • Ergonomikoak: Eskuen anatomiari egokituak daude, erosotasun handiagoa izateko eta jarrera behartuak saihesteko.
  • Hari gabekoak.

Sagua

Hiru mota daude:

  • Mekanikoak: Hauek dira orain arte gehien erabili direnak. Orain baztertzen ari dira, arazo ugari ematen zutelako, zikinkeriagatik, batez ere.
  • Optikoak: Oso zehatzak dira, baina oso garestiak, eta askotan huts egiten dute.
  • Optomekanikoak: Teknologia optikoa eta mekanikoa erabiltzen dute.

Beste sarrera-gailu batzuk

  • Eskanerra
  • Irakurgailu optikoa
  • Kontrol-palanka edo Joysticka
  • Mikrofonoa

Irteerako gailuak

  • Monitorea
  • Inprimagailua
  • Plotterrak
  • Beste batzuk

Informazio euskarriak

  • Disko gogorra
  • Disketeak
  • ZIP Diskoak
  • CD-ROM
  • WORM diskoak
  • DVD

Sarrera-irteerako gailuak

  • Modema
  • RDSI txartelak

Ordenagailu-sareak

Sareen sailkapena kokapenaren arabera

  • Sare lokalak (LAN): Normalean, eraikin batean edo elkarren ondoan dauden eraikinetan jartzen dira.
  • Metropoli-sareak (MAN): Hauen ezaugarriak sare lokalen antzekoak dira, baina, normalean, herri edo hiri berean daude.
  • Hedadura zabaleko sareak (WAN): Normalean, urrun dauden eta elkarri loturiko sare lokalak dira.

Sareen sailkapena ordenagailuen hierarkiaren arabera

  • Workgroup edo lantaldeak: Taldeotan ordenagailu guztiek garrantzi bera daukate sarearen barruan.
  • Domeinuak: Zenbait ordenagailu sarearen kudeatzaileak dira. Ordenagailu horiek zerbitzari izena dute.

Sareen osagaiak

  • Zerbitzaria
  • Lan-estazioa
  • Sareko sistema eragilea
  • Baliabide partekatuak
  • Sare-hardwarea

Entradas relacionadas: