Ordezkaritza Enpresan eta Negoziazio Kolektiboa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,27 KB
Ordezkaritza enpresan eta negoziazio kolektiboa
Enpresaburuaren zuzendaritza-boterea
Enpresaburuaren zuzendaritza-boterea ukaezina da, baina baditu muga batzuk.
XIX. mendeko gizarte-mugimenduek langileek enpresaren antolaketan parte hartzea defendatu zuten; hala, lehenengo sindikatu-erakundeak sortu ziren.
Langileen ordezkaritza enpresan
Sindikatuak
Sindikatua besteren kontura jarduten duten langileen elkarte iraunkorra eta irabazi asmorik gabekoa da (ez du etekin ekonomikoa lortu nahi), helburu duena afiliatuak enpresaburuen eta haien erakundeen aurrean babestea eta haien lan-baldintzak hobetzea.
Espainiako Konstituzioko 28. artikuluan, sindikatzeko askatasuna oinarrizko eskubidea dela aitortzen da. Langile guztiek dute askatasunez sindikatzeko eskubidea, beren interes ekonomikoak eta sozialak sustatzeko eta defendatzeko.
Sindikatu askatasunak barnean hartzen du:
- Sindikatuak sortzeko, bertan behera uzteko edo desagerrarazteko eskubidea.
- Langileen eskubidea sindikatu batean afiliatzeko edo hartatik banantzeko.
- Sindikatuetako ordezkariak askatasunez hautatzeko eskubidea.
- Sindikatu-jarduerarako eskubidea.
Ez dute sindikatzeko eskubiderik, epaileek, magistratuek, fiskalek, indar armatuetako kideek eta guardia zibilek.
SINDIKATU-ORDEZKARITZA:
Langileen ordezkari izateko hautagaiek lortutako boto kopurua da sindikatu-ordezkaritza. Sindikatuek ordezkaritza bateratuetarako hauteskundeetan lortutako ordezkarien arabera zehazten da (enpresa komiteetarako eta langileen ordezkaritzarako hauteskundeetan lortutakoaren arabera, alegia).
Zenbait motatako sindikatu-ordezkaritzak daude:
- Estatuan ordezkaritza handiena duten sindikatuak.
- Autonomia-erkidegoetan ordezkaritza handiena duten sindikatuak.
- Sindikatu kuasiordezkatzaileak.
Sindikatu batean afiliatutako langileek hauek era ditzakete:
- Sindikatu-atala
- Sindikatu-delegatuak
Sindikatu batean afiliatutako langileen eskubideak:
- Sindikatu atalak sortzea.
- Bilerak egitea, kuotak biltzea eta lan-orduetatik kanpo sindikatuari buruzko informazioa ematea.
- Sindikatuak bidalitako informazioa jasotzea.