Oroimenaren Mekanismoak: Zentzumenekoa, Epe Laburrekoa eta Epe Luzekoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2 KB

Oroimenaren Funtzionamendua

Zentzumen-Oroimena

Kanpotik datorren informazioa erregistratzen du, estimuluen ezaugarri fisikoez jabetuz: irudiak, soinuak, usainak, zaporeak... Oso denbora laburrez gordetzen da, eta gero Iraupen Laburreko Oroimenera (ILO) bidaltzen da. Zentzumenaren arabera, biltegi eta iraupen ezberdinak daude:

  • Ikonoen Oroimena: Segundo bat inguru irauten du.
  • Oihartzunen Oroimena: Pare bat segundo irauten du.

Iraupen Laburreko Oroimena (ILO)

Zentzumen-oroimenetik jasotako informazioa antolatu, analizatu eta interpretatzen du, gure esperientzien arabera (adibidez, aurpegiak ezagutu, izenak gogoratu...). ILO biltegia mugatua da, 7 item inguru (7 zifra, adibidez) aldi berean gorde ditzake adi gaudenean, eta 18-20 segundo irauten du. Informazioa ondo interpretatuta eta antolatuta badago, Iraupen Luzeko Oroimenera (IHO) pasatzen da.

Garrantzi handikoa da, informazioa IHOra iristeko ILOtik pasatu behar baita.

Iraupen Luzeko Oroimena (IHO)

Informazioa denbora luzez gorde behar bada, IHOra pasatzen da. ILOk gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen den bitartean, IHOk esanahietan oinarritzen da (adibidez, pelikula baten argudioa). IHO biltegia mugagabea da edukiari eta iraupenari dagokionez, informazioa egoera pasiboan gordetzen baitu, ia betiko.

Gogoratzea eta Faktoreak

Definizioa

Gogoratzea oroimenetik informazioa ateratzea da. Ikasitakoa gogoratu ezin badugu, alferrikakoa izango da.

Faktoreak

  • Informazio esanguratsua eta ondo antolatua hobeto gogoratzen dugu.
  • Hasieran edo bukaeran ikasitako gauzak hobeto gogoratzen ditugu (hitz zerrendak, adibidez).
  • Arrunta ez dena hobeto gogoratzen dugu (hitz arraro edo bitxiak, adibidez).
  • Emozionalki esanguratsuak diren egoerak hobeto gogoratzen ditugu (harridura, beldurra edo maitasunez bizi izandakoak).

Entradas relacionadas: