Oroimenaren Nahasteak: Amnesia, Hipomnesia eta Paramnesiak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,74 KB
Oroimenaren Nahasteak
1. Oroimenaren Nahaste Kuantitatiboak
1.1. Amnesia
Definizioa: Bizitzaren epe bati dagokion oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala. Zenbaitetan, badakite oroitzapen horiek bazituztela, baina galduta dituzte.
Motak:
- Partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da (irudia, soinua, hitza...). Jatorri organikoa duenean, betirako izan ohi da. Jatorri psikogenoa duenean, berriz, iragankorra.
- Globala: Bizitzaren oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datza. Kronologiaren arabera bi mota bereizten dira:
- Amnesia anterogradoa: Oraintxe bertan gertatutakoa gogoratzeko ezintasuna, baina aspaldikoak, berriz, ondo gogoratzen dira. Pertsona helduei gertatu ohi zaie. Iragankorrak izaten dira askotan, baina betirako ere gera daitezke eta dementzian amaitu.
- Amnesia erretrogradoa: Lehen erraz gogoratzen zituen gauzak, orain ezin gogoratu.
- Amnesia erretroanterogradoa: Bai aspaldiko oroimenak eta baita bezperakoak ere ezin dira gogoratu. Dementziaren bukaera izan daiteke horrela.
1.2. Hipomnesia
Bai aspaldiko eta baita bezperako esperientziak gogoratzeko zailtasuna.
Nork du: Kezka sakonek arreta bereganatzen dieten osasuntsu dauden pertsonek izan ohi dute. Neurosiak dituztenek ere bai.
1.3. Hipermnesia
Definizioa: Oroimenaren hiperaktibitatea da.
Nork du: Maniakoek eta oroimena trebatzen aritu direnek izan ohi dute.
Motak:
- Bizitzaren ikuspegi panoramikoa: Hipnosipean edo bizitza arrisku handian dagoenean gertatu ohi da.
- Hipermnesia harrigarria: Datak, zenbakiak, izenak... buruz ikasteko ahalmen berezia. Adimen handiko pertsonek eta baita atzerapen arina duten batzuek ere izan ohi dute.
1.4. Dismnesia
Oroimenaren alterazio kuantitatiboa da, une jakin bati dagokion oroimenaren gutxitzea.
2. Oroimenaren Nahaste Kualitatiboak: Paramnesiak
Definizioa: Egiak ez diren oroitzapenak eta gogoeta faltsuak dira.
Motak:
- Déjà vu: Esperientzia bat lehenaldian jasanda dagoen inpresioa. Pertsona osasuntsuetan ikus daiteke, baita neurotikoetan eta eskizofrenikoetan ere.
- Jamais vu: Esperientzia ezagun bat sekula ikusi gabe dugun inpresioa.
- Oroimenaren ilusioa: Esperientzia baten oroimen deformatua, fantasiazko bereizgarriak erantsiz. Pertsona osasuntsuetan ikusi ohi da, baina baita eskizofrenikoetan ere.