Ortega: Objektibismoa eta Gizarte-ardura

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

ORTEGA: OBJEKTIBISMOA ETA GIZARTE-ARDURA: MASAK ETA ELITEA

Hainbat ikerlariren ustez, J. Ortega y Gasset-en (1883−1955) pentsamendu filosofikoa hiru arotan garatzen da, eta lehen aroak objetibismo 1902. urtean hasten da, Ortega gazteak Glosas izeneko prentsa-artikulua argitaratzen duenean, eta 1914. urte alderarte luzatzen da, Meditaciones del Quijote izeneko idazlana argitaratzen duen urtea, begirada aldaketa nabarmendu daitekeen.

XX. mende hasierako urteetan adi jarraitzen ditu 98ko Belaunaldikoen aldarrikapenak, eta haien eztabaidetan ere parte hartzen du sarritan. Ortega ustez, bi dira Espainia Europatik urruntzen duten joera kulturalak: pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna, eta eztabaida antzuetan aritzea. Ortegaren aburuz, espainiarren atzerapen gainditzeko ezinbestekoa da Europan indarrean dauden jarrera intelektualak Espainian errotzea.. Erraiekin pentsatu ordez, buruarekin pentsatzen hasi behar da Espainian.

Hermann Cohen eta Paul Natorp neokantiarren jarraitzaile sutsu bihurtu zen Ortegaren mezua “gauzetara beraietara jotzea” da, neokantismoaren izpiritutik gertu .Errealitateko gauzek gure ezagutzaren azken epaile izan behar dute. Gauzek izan behar lukete azken hitza; ez, ordea, hain gaineko gure pertzepzio edo hipotesiek.

gabezia kulturalez aparte, Espainiak baditu beste motatako arazoak ere, arazo sozial larriak, izan ere, Espainian ez dago inongo bikaintasun-zaletasunik. Azter dezagun hurrengo lerroetan Ortegaren pentsamendu politikoaren lerro nagusiak.

Ortegaren arabera, gizarte “osasuntsu” guztiek masa antolatu eta diziplinatu bat dute, Eliteak bikaina eta eredugarri izan behar du; masak, aldiz, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du, eta zintzoa eta esanekoa haren aurrean.

Europan gertaten dena Ortegaren iritziz? Masek ez dute masa izan nahi norbaitek maila intelektual handiagoa duenean, harrokeriatzat hartzen da, agerian uzten duelako gainerakoen maila lotsagarria. Espainian ez dago inongo bikaintasun-zaletasunik, hiritar gehienek ez dute euren burua hobetu nahi, La rebelión de las masas (1929) Ortegaren lanik ezagunenean burutzen duen diagnostiko kezkagarria


ORTEGA: PERSPEKTIBISMOA ETA ARRAZIOBITALISMOA

J. Ortega y Gasset-en pentsamenduaren bigarren aroa,perspektibista, Meditaciones del Quijote (1914) izeneko idazlanarekin hasten da. Ortegaren filosofia laburbiltzen duen esaldi ospetsua agertzen da: «Yo soy yo y mi circunstancia, y si no la salvo a ella no me salvo yo» Era berean, 1916. urtetik aurrera epeka argitaraturiko El Espectador izeneko artikulu-bilduman zirkunstantzia

Gizaki bakoitzak zirkunstantzia batean murgildurik horrexegatik errealitateari so egiten dion horrek bere ikuspuntutik egiten du, ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik. Perspektibismoa errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du, aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari. Egia ez da erlatiboa edo erabat eskuraezina: Egia errealitatearen gaineko irudi guztien konbinazioa baino ezin da izan

Arraziobitalismoa Ortegaren helduaroko doktrina.El tema de nuestro tiempo izeneko idazkiaren izenburu berak Ortegaren asmo nagusiaren berri ematen digu: filosofia eredu berri bat sortzea, arrazionalismo intelektualista gaindituz. intelektualista eta bitalismoaren arteko sintesia egingo du, eta honen emaitza arraziobitalismoa da.

Ortegak gogoeta egiten du gizakia kokaturik dagoen bi faktore erradikalen inguruan: bizitza eta arrazoimena. Bizitza da, eta ez arrazoia. arrazoimen-eredu tradizionalak amildegi handi bat sortzen du gizakiaren bizitza konkretuaren eta arrazoimenaren jardungunearen artean. Arrazoimen abstraktu horrek Egia absolutu eta aldaezinak, ahistorikoak bilatzen ditu, hortaz ezin hauteman dezake bizitzari darion errealitate konkretua, errealitate hori, izatez, tenporala eta historikoa delako. Arrazoimen abstraktu horren aurka bizi-arrazoimena aldarrikatuko

Entradas relacionadas: