Ortega: Objektibismoa, Masak eta Elitea

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Objektibismoa eta gizarte-ardura:

Ortega: Objektibismoa eta Zientzia

Bi ziren Espainia Europatik urruntzeko joerak: pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna eta eztabaida antzuetan aritzea. Okerbide horiek zuzentzeko, objektibismoa proposatu zuen.

Espainiarren atzerapena gainditzeko ezinbestekoa zen Europan indarrean zeuden jarrera intelektualak Espainian errotzea. Ortegak atzerapen zientifikoari egotzi zion Espainiaren gainbehera.

Zientzia zen Europa besteetatik bereizten zuena eta zientzia ezagutzeko ezinbesteko gaitasunak:

  • Zehaztasuna
  • Jarrera kritikoa
  • Arrazionaltasuna

Zehaztasun eta metodo ezak eztabaida antzuak eragiten ditu. Ezinbestekoa da zer eztabaidatzen den ondo definitzea. Jarrera kritiko ezak erraiekin pentsatzera bultzatzen du, buruarekin pentsatu ordez. Arrazionaltasuna da hirugarren osagaia. Zenbat eta sistematikoago izan, orduan eta zorrotzagoak izango dira teoriak.

Ezagutza Prozesua

Hautemandako objektuak elkarrekin zerikusia duten kontzeptuen sare batean sartuta, jakintzaren zientzia sendo eta bateratzailea eraikiko da.

Ortegak, ezagutza prozesuarentzat oinarri sendoak aurkitu nahian, fisika matematikoa hartu zuen eredu, jakintza zorrotz eta zehatzena zelako.

Ortegarentzat, gakoa gauzetara beraietara jotzea da (objektu errealetara egokitzea). Jarrera subjektiboek sekula ez diote emango zientziari behar duen zorroztasuna. Errealitateko gauzek izan behar dute ezagutzaren azken epailea.

Gauzen behaketari ahal den etekin handiena ateratzeko, ezagutza hezi eta trebatu egin behar da. Ahalmen teorikoari esker, gauzak pentsamenduen bitartez berreraiki behar dira.

Gizartea: Masak eta Elitea

Ortegak uste zuen bikaintasunarekiko zaletasuna galtzen denean gizartearen gainbehera hasten dela. Ongi bizitzeko, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da, eta gizartearen berezko izatean dagoen legea da hori.

Gizartean, gizabanako bikainak gailentzen dira eta masak jarraitzen die. Ez dira nahasi behar elite eta masa kontzeptuak aberats eta pobre kontzeptuekin.

Eliteak eredugarri izan behar du eta masak bikaintasunerako zaletasuna izan eta esaneko izan behar du haren aurrean. Masak masa izan behar du eta ikasteko eta hobetzeko gogoa izan behar du, eta dena heziketan datza.

Demokraziaren Ikuspegia

Ortega bere garaiko demokraziaren aurka dago; herria gobernatuko dutenak onartzea ala ez besterik ez da demokrazia. Ondorioz, herriak ez du eskumenik hautespen prozesuan.

Ortegarentzat, herria zuzenduko duten goi mailako pertsona horiek identifikatzea da garrantzitsuena, baina hala ere masak onespena eman behar dio.

Entradas relacionadas: