Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesmenak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Mundua nolakoa den jakitea eta zein gauza dauden bertan ez da giza bizitzaren eranskina. Gizakiak mundua ezagutu behar du orientatzeko, bertan kokatzeko eta bere beharretara egokitzeko. Ezin da bizi sinesmen edo munduari buruzko interpretaziorik gabe.

Ortega y Gasset filosofoak, 'Ideas y creencias' liburuan, bi pentsamendu mota bereizten ditu: ideiak eta sinesmenak. Ideia eta sinesmenen arteko ezberdintasuna ez da zorrotza, Ortegaren helburua biak gizakien bizitzan nola portatzen diren eraren berri ematea baita.

Ideiak

Bururatzen zaizkigun errealitateari buruzko pentsamenduak dira, aztertu eta zalantzan jar ditzakegunak. Hemen pentsamendu arruntak eta zientziaren proposiziorik zailenak sartzen dira. Ortegaren ustez, garrantzi handiagoa daukate sinesmenek. Biak pentsamenduak izan arren, ideia ala sinesmen izango dira subjektuaren bizitzan jokatzen duten paperaren arabera; beraz, erlatiboa da bien arteko ezberdintasuna. Pentsamendu bera ideia eta sinesmena izan daiteke.

Sinesmenak

Guregan daude eta gure bizitzako substantzia dira. Bi eratan existitzen dira:

  • Guregan daudenean: gizabanako bezala egituratzen gaituzte.
  • Beraiengan gaudenean: sinesmenaren dimentsio komun eta kolektiboa adierazten dute.

Ortegak ondorio batera iritsi zen: nahiz eta zenbait ideia guretzat oso garrantzitsuak izan, gure bizitzan ezin dira sustraitu, ideiak izateari utzi eta sinesmen bihurtu arte. Sinesmenak ezin dira sinesmen erlijiosoetara mugatu; zientifikoak, filosofikoak edo bizitzari buruzkoak izan daitezke.

Sinesmenen izaera eta ordezkapena

Sinesmenak giroan dauden ideiak dira, garai jakin bati dagozkionak hain zuzen. Hauek ezin dira argumentuen bidez ezabatu, beste batzuekin ordezkatu behar dira.

Arrazoibitalismoarekin lotura

Errealitatea gure sinesmenek eskaintzen digutenarekin identifikatzen dugu. Ideia eta sinesmenen kontzepzio hau bat dator Ortegaren teoriarik garrantzitsuenetako batekin, arrazoibitalismoarekin: ideiak arrazoiaren arloari dagozkio eta sinesmenak bizitzaren arloari.

Ondorioa: Arrazoia bizitzaren menpe

Azkenik, arrazoibitalismoaren barruan, bizitzako arrazoiaren ideiak bizitzak nola jokatu eskatzen digunez, arrazoia ezinbestekoa dugu horretarako, hau bizitzaren menpe baitago.

Entradas relacionadas: