Ortegaren Pentsamendua: Objektibismotik Arraziobitalismora
Clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB
Ortegaren planteamenduak hiru arotan garatzen dira: Aro objektibista, Aro perspektibista eta Aro arraziobitalista.
Objektibismoa eta Gizarte Ikuspegia
Objektibismoa Ortegaren Lehen Aroan
Haren ustez, Espainia Europatik urruntzen duten joerak literatura egiteko zaletasuna eta eztabaida antzuetan aritzea dira. Ortegaren aburuz, espainiarren atzerapen sozial, politiko, tekniko eta kulturala gainditzeko, ezinbestekoa da jarrera intelektualak Espainian errotzea.
Ortegarentzat, Neokantiarren mezua «gauzetara beraietara jotzea» da. Zalantzarik gabe, lehen aro horretan, adimen-eredu bat proposatu nahi du bere garaiko Espainiako zientzia-zereginari eskaintzeko, gabezia larriak ikusten baitizkio.
Gizarte Egitura: Masak eta Elitea
Gizarteak estatu bat sortzen du hobeto bizitzeko. Gizartearen izatean dagoen legea da, fisikan gertatzen den moduan. Ez dira nahasi behar elite eta masa kontzeptuak aberats eta pobre kontzeptuekin. Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar du; masak, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du, eta masak masa izaten jarraitu behar du. Haren iritziz, norbaitek maila intelektual handiagoa duenean, nabarmenkeriatzat hartu behar da, agerian uzten duelako besteen maila. Gainera, gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da, eta herrialdea desegiten da masak masa izan nahi ez duenean.
Beraz, haren ustez, herria gobernatuko dutenak onartzea edo ez onartzea ez da demokrazia. Horregatik, goi-mailako pertsona horiek ondo aukeratu behar dira.
Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa
Perspektibismoa: Egiaren Aniztasuna
Perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da, eta ezin da esan ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik. Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Ondorioz, egia absolutua haren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua izango da. Irudi bakoitzak errealitatearen zati bana dakar. Egia agertuko da, ikuspuntuetako irudiak bateratu ahala.
Ortegak aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari (zeintzuen arabera alferrikakoa baita egia ziurrak bilatzea). Aldi berean, arrazionalismoaren asmoa ere gainditu nahi du, hau da, denbora eta pertsona ororentzat ikuspegi bakarra aurkitzea.
Arraziobitalismoa: Bizitza eta Arrazoia Uztartuz
Arraziobitalismoan, bizitzaren eta arrazoiaren perspektibak uztartzen ditu.