Ortegaren Pentsamenduaren Etapak: Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa
Enviado por zarautz y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB
Ortegaren pentsamendua lau etapatan bana daiteke: objektibismoa, zirkunstantzialismoa, perspektibismoa eta arraziobitalismoa.
Objektibismoa
Ortegak Espainiaren arazoari helduz doktrina objektibista sortu zuen. Objektibismoak errealitatea deskribatu behar dela dio.
Zirkunstantzialismoa
Kixoteren gogoetak lanean funtsezko aurkikuntza filosofikoa adierazi zuen, bere pentsaeraren ardatza izango zena. Ortegak zioen, ni, ni eta nire zirkunstantziak naizela, eta hura salbatzen ez badut, ni ez naizela salbatuko. Testuak mendebaldeko kultura eratu zuten zirkunstantziak aipatzen ditu: Greziako filosofia eta judu-kristautasuna. Ortegak esan zuen Espainiaren gainbehera zientzia ezagatik zela, teoriarik ezagatik. Zientzia objektibotasuna, zehaztasuna, metodoa eta arrazionaltasuna da. Subjektibismoa, berriz, akatsa da. Gizabanakoaren identitateaz gain, zirkunstantziak daude, horiei ni-ak ematen die zentzua, eta horiek ni-ari ere bai. Zirkunstantziaren doktrina ez da tesi bat gehiago Ortegarentzat, baizik eta filosofian pentsatzeko eta egiteko era bat.
Perspektibismoa
Kixoteren gogoetak lanean ere perspektibaren ideia azaldu zuen. Funtsezko elementuak ni-a eta zirkunstantzia badira, munduaren egia gizabanakoaren ikuspuntutik bakarrik ikus daiteke. Gizakia egiara helduko da bere ikuspuntuarekin koherentea bada eta bere zirkunstantziaren bidez ezagutu daitekeen egia baino ez badu ezagutuko. Errealitateaz jabetzeko era bakarra gizabanakoaren perspektiba da. Perspektibismoaren doktrinarekin Ortegak eszeptizismoa eta arrazionalismoa gainditu nahi izan zituen.
Arraziobitalismoa
Ortegaren helduaroko etapako doktrina da. Gizakiaren bi perspektiba nagusiak aztertzeko ahalegina egin zuen: bizitza eta arrazoia.
Filosofiak bi fase nagusi izan ditu, arrazoiaren eta izatearen harremanetik hartutako bi jarreretatik datozenak: errealismoa eta idealismoa.
- Jarrera errealista: gauzak gizakiaren gainetik daude.
- Jarrera idealista: giza subjektua gizakiaren eta munduaren arteko harremanaren protagonista da.
Ortegaren ustez, benetan erreala ni-a eta gauzak dira. Ortegak zioen bizitza leku eta denbora zehatz batean egiten den zerbait dela. Bizitza osoa ni-aren eta gauzen arteko batura da, bizitza ez da ni egotea soilik. Azkenik, bizitzea zerbait egiten aritzea da.