Ortegaren Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa
Clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB
Ortegaren Perspektibismoa
Ortegak perspektibismoa garatzen du errealitatearen eta egiaren ezagutzaren teoria gisa. Bere oinarrizko printzipioa da ez dagoela errealitateari buruzko ikuspuntu absolutu bat, baizik eta hainbat perspektiba osagarri. Perspektibismoa idealismoaren eta errealismoaren artean kokatzen da, hau da, benetako errealitatea ez da ni pentsalaria, ezta gauzak ere; baizik eta subjektu pentsalariaren eta gauzen arteko bizikidetza eta elkarrekiko eragina dago. Perspektibismoaren arabera, benetako ezagutza, egia eta errealitatea hainbat perspektiba edo ikuspuntutatik eskaintzen dira. Ez dago errealitateari buruzko ikuspuntu absolutu bat, baizik eta perspektiba aniztasun bat, bat ez datozenak, baina osagarriak direnak, bakoitza, subjektu horrek bizi duen errealitatearen bizi-egoera, kultura eta historia jakin batzuei lotuta. Egiaren inguruan, perspektibismoa ez da erlatibismoa, egia badagoela baieztatzen baitu, baina hau partzialki bakarrik hautematen da, perspektiba batetik, eta, beraz, errealitatearen ikuspegi partzialak daude.
Arraziobitalismoa
Arraziobitalismoa garatu. Gizakiaren bi perspektiba nagusiak aztertzeko ahalegina da: bizitza eta arrazoia. Arrazoi vitalaren bidez irrazionalismoa eta arrazionalismoaren arrazoia saihestu. Bizitzak zeri eutsi jakitea exigitzen du eta horretarako arrazoia behar du. Bizitza erabateko errealitatea da eta guztia berarekin lotuta dago zentzua izateko. Bizitza erabateko errealitatea denez, beste gauza guztiak arrazoia izan ezin bere menpe daude. Arrazoia eta bizitza bateraezinak. Ortega gizakiak pentsatzen duena dio baina ez jakin nahiak bultzaturik. Gizakiari ez jakintasunak min egiten dio baina ez gauzak zer diren jakiteko.
Arraziobitalismoa: Ortegaren Sistema Filosofikoa
Arraziobitalismoa. Ortegaren sistema filosofikoa. Arrazionalismoa eta Bitalismoaren arteko sintesia. Bizitza errealitate errotikoa da eta arrazoimena ezinbesteko tresna da bizitza zer den ulertzeko. Jarrera honen bidez Ortegak arrazionalismoa eta enpirismoaren mugak gainditzen ditu. Arrazionalismoaren akatsa nia gauzetatik independentea dela ustea da. Enpirismoaren akatsa gauzak niarengandik independenteak direla ustea da. Bizitza nia eta gauzen arteko koerlazioa da.
Ideiak eta Sinesteak
Ortega ideiak eta sinesteak desberdindu. Helburua nola jokatzen duten biak gizakion bizitzan. Ideiak: Bururatzen zaizkigun pentsamenduak. Aztertu, imitatu.. Egin ditzakegu. Guk sortzen ditugu baina inoiz ez da nire aurrekoa. Ideia guztiak bizitzan azaldu. Bizitzaren edukiak dira eta izan badira, horietan pentsatzen dudan neurrian, izateari uzten diote bizitzan aritzen ez diren neurrian. Zerbaiti buruz sortutako ideia ez dut errealitate gisa bizitzen, interpretazio bat da. Sinesteak: Gizakiak ez ditu bere ideiak erabiltzen, sinesmenak baizik. Sinesteak ideia mota bereziak dira. Gugan daude eta gure bizitzaren funtsa osatzen dute. Gu gaude haietan. Adimenaren irudiak dira baina haiek ez bezala inoiz ez dira gure burutazioak baizik eta egina aurkitzen dugun aurretiko zerbait. Ez dira bizitzaren eduki bat baizik eta edukitzailea. Oso erradikalak direnez nahasten dira. Sineste guztiak hasieran talde batera zabaldu diren ideiak dira eta gero horiek transmititzen ditugu. Jaiotzerakoan aurkitzen ditugun pentsamenduak dira, guk ez ditugu sortu eta ideiak guk sortu ditugu. Ideiak ez dute sustraiak botako gure bizitzan ideiak izateari utzi eta sineste bihurtu arte. Sinesteak zalantzan jartzen ez ditugun pentsamenduak dira eta munduan kokatzeko balio dute. Ondorioz, zeri eutsi jakitea adimenaren jardueraren helburua da eta zeri eutsi jakingo dut zerbaitetan sinesten badut. Sinesteek berezko errealitatea eskeini gizakiari, sinesteak gure aurretik bizi izan diren ideiak. Sinesteak bihurtu egin ziren denborarekin.