Orthography
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,53 KB
Mendizabalen desamortizazio dekretua Dekretu juridikoa.1836ko otsaila 21, Mendizabal ogasun ministroak aurreko urtean ezabatutako ordena erlijiosoen ondasunak saltzeak ekarriko zituen onurak azaltzeko Maria Kristina erreginaordeari zuzendutako gutuna da./Mendizabalek aipatzen dituen onurak(eliza, lurrak saldu):- zor publikoa murriztea- jabe bihurtzeko aukerak emanez, erregimen liberala babestu eta lurrak hobeto ustiatuko zituen jabe talde zabal bat sartzea.- industria eta merkataritzaren garapenerako oztopoak kentzea nekazaritzaren berpiztearen ondorioz.
1833, Fernando VII.a hil, bere alaba Isabel adin txikikoa zen erreginaordea eta beraz bere ama Maria Kristina jarri zen. Urte honetan bertan lehenengo karlistada hasi zen eta liberalismoaren barruko ideologien zatiketa handitu zen./Hasieran gobernu kontserbadorea osatu zen baina liberalen eta armadaren presioaren ondorioz moderatuak jarri zituen buruan eta monarkia konstituzionala ezarri zen. Progresistek karlistaldian egindako matxinadaren bidez boterea lortu zuten, Mendizabal gobernuburu zelarik. Baina moderatuek berriro eskuratu zuten boterea. Orduan progresistek mugimendu handi bat antolatuz boterea lortu eta iraultza liberala hasi zuten Mendizabal ogasun ministro izanik eta neurri garrantzitsuak hartuz, adibidez desamortizazioa./Desamortizazioa egin zen unean ogasuna egoera larrian zegoen. Ezin zion zor publikoari aurre egin eta gainera sinesgarritasunik ez zuenez ez zuen mailegurik ez bonorik saltzea lortzen. Gainera lehen karlistadak krisia are gehiago handituko zuen./Momentu horretan lurjabe gehienak eliza eta nobleziaren familia gutxi ziren. Lur hauek gaizki ustiatuta egoten ziren gehienetan. Udalek auzoko lurrak ere bazituzten, nekazariek beraien zatia ustiatzeko./Desamortizazioaren neurria XVIII. mendean hartu zen Espainian lehen aldiz. Mendizabalena bostgarren desamortizazio prozesua izan zen, hiru dekretuen bidez egin zuena eta elizaren ondasunetan eragin zuena: lehenik 1835ean ordena erlijiosoen ondasunak konfiskatu ziren, ondoren ondasun hauek salgai jarri eta azkenik 1837an desamortizazioa klero sekularretara zabaldu zen. Ondoren etorriko zen Paskual Madozen azken desamortizazioa Mendizabalenean oinarritzen da./Baina ez zen nekazaritza modernizatzea lortu. Burges dirudunak egin ziren lurren jabe eta nekazal produkzioa handitu zen, lur gehiago lantzen zelako. Gainera nekazari pobreei beraien herri lurrak pribatizatu eta errenta igo zieten, jornalari bihurtuz./Euskal Herrian elizak ez zuen botere handia eta honek ez zuen asko eragin. Gainera desamortizazioa foru erakundeak kontrolatu zuten. Populazioaren gehiengoa karlismoaren alde borrokatu zen, eta beraiek desamortizazioaren kontra jarri ziren. Gerra karlista biztuaraziko zuen egoera sortu zen liberalismoaren aurka jartzean.
1839ko urriaren 25eko legea Testu juridiko eta publiko hau Gorteek egin eta Maria Cristina erreginordeak berretsi eta jakinarazitakoa da. 1839ko urriaren 25ean idatzi zen eta Euskal lurraldeari zuzenduta zegoen. Estatu liberalaren sorreran Maria Cristinan erregeordetzan kokatzen da./Lege honen bitartez Euskal lurraldeetako, Nafarroa barne, foruak berresten ziren baina “monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe”. (1.art)/Honez gain lurralde hauekin negoziatu ondoren foruek konstituzioari egokitzeko aldaketak egin beharko direla dio./Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen ondorengotza eta foruengatik. Batzuk Karlos Maria Isidro infantearen aldekoak ziren (karlistak) eta bestea Isabel II.aren aldekoak (liberalak). Lehenengo gerra karlistak Euskal Herrian eragin handia izan zuen. Lehen fasean Tomas Zumalakarregi general karlistak landa guneetan hartu zuen indarra Bilboko setioan hil zen arte, hiri gehienak liberalen esku zeuden. Bigarren fasean armada liberala indartzen hasi zen baina azkenik, gerraz nekaturik Bergarako ituna sinatu zuten bakea ezarriz Marotok (karlista) eta Esparterok (liberala). Marotok erregina izateko eskubidea eman zion Isabel II.ari foruen truke./Maria Kristinak lege honen bidez foruak berretsi zituen, beti ere konstituziora moldatuko baziren. Esparteroren erregeordetzan euskal probintziek ez zuten onartu aldaketarik, baina bai Nafarroak. 1841eko abuztuaren 16an lege hitzartua sinatu zen, Nafarroako foruak asko murrizten zituena. Esparterok euskal lurraldeetan ere legedi progresista ezarri zuen eta euskal probintzietako foruzaleak matxinatu egin ziren. Liberal moderatuak eta karlistek ere parte hartu zuten. Esparterok gogor zapaldu zuen matxinada eta 1841eko urriaren 29ko dekretuaren bidez ezerezean utzi zituen foruak eta hiru lurraldeak Espainiako beste lurraldeen maila berean jarri zituen.
1876ko konstituzioa Testu juridiko, konstituzio bat delako, Estatu baten lege gorenak ditu, eta publikoa da, gainera len mailakoa, zuzenean argitaratua. Erreak sinatu baina Gorteek ere parte hartu. Seiurteko Iraultza ostean, Errestaurazio hasieran idatzia, Alfontso XIIrekin monarkia ezarri ondoren idatzitako konstituzioa. 1876ko ekaina 30 idatzi zen Madrilen, estatu liberala bermatzeko helburuz./Artikuluetan agertzen ziren printzipioak: subiranotasuna gorte eta erregearen esku gelditu zen(sarrera) Estatu konfesionala da(11.art) eta erlijio katolikoa da ofiziala, baina gurtza askatasuna onartzen da era pribatuan soilik(11.art)./Herritarren eskubide eta askatasunari dagokionez adierazpen, biltzeko eta elkartzeko askatasuna ematen da (13.art), gurtza askatasunaz gain(11.art)./Botereak honela banatzen dira: botere legegilea gorteak eta erregeak dute (18.art) eta botere betearazlea erregeak du (50.art)./Gorteak bi ganbaraz osatzen dira: senatua eta diputatuen kongresua (19.art). Senatuan norberaren eskubideko aukeratuak, koroak izendatutakoek eta sufragio zentsitario murritzez hautatutakoek osatuko dute (20.art). diputatuek sufragio zentsitario murritzez hasieran eta 1890etik aurrera gizonezkoen unibertsalez aukeratzen ziren (28.art).Botere judizialari dagokionez berdintasun juridikoa ezartzen da (75.art)./Seiurteko iraultzaileak hondoa jotzean eta errepublika ezartzeko saioa ezerezean gelditzean, 1874. amaiera aldera, errestaurazioari hasiera eman zitzaion, 1923rarte egon zen indarrean. Antonio Canovas del Castillok eratu zuen errestaurazioko sistema politikoa eta bereak izan ziren 1876. urteko konstituzio honen printzipioen ideiak. Hiritarren demokrazia eskaerak alde batera utzi zituen eta eskubide indibidualak ezerezean utzi zituen. Alderdi kontserbadorearen sortzailea izan zen./1876ko konstituzioa liberal moderatua izan zen, 1845ekoaren antzekoa, baina hobeto moldatzen zen liberalismoaren joera guztietara. Erregeari eskumen handiak ematen zitzaizkion. 1845eko printzipio moderatuek hauek ziren: subiranotasuna errege eta gorteen esku egotea, estatu konfesionala izatea, botere banaketa argirik ez egotea eta erregeak eskumen zabalak izatea (hala nola ministroak izendatzea, gorteak biltzea eta desegitea eta legeei betoa jartzea)./1869ko konstituzioaren eskubide eta askatasunak aitortzen zituen. /1876tik 1923ra arte iraun zuen, Primo de Riveraren diktadura arte./Errestaurazioko sistema politikoaren oinarrietako bat izan zen eta errestaurazioko etapa guztian egon zen indarrean. Espainian gehien iraun duen konstituzioa da orain arte, bai kontserbadoreek bai liberalek malgutasunez gobernatu zezakeelako.
1876ko uztailaren 21eko legea Testu juridiko publikoa da. Antonio Canovas del Castillok, errestaurazioko aitzindari eta alderdi kontserbadoreko burua zenak, idatzia 1876 uztaila 21, gobernuko presidente zelarik gorteetan aurkeztutako legea da. Hiru euskal probintzik zuzenduta dago foruen aldaketak jakinaraziz, azken batean foruak deuseztatzen zituzten aldaketak.,. eta /Lege horrekin Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako biztanleak soldadutzara joatea eta zergak ordaintzera behartzen ziren (1.art). Horrez gain, gobernuari baimena ematen zitzaion foruetan erreformak egiteko (4.art)./Seiurteko domkratiko hasieran, 1868ko iraultza liberalaren ondorengo marko politikoak, estatu laikoak, katolikotasunaren haserrea ekarri zuen, eta karlistak indarra hartu zuten. Hainbat trikimailuren ondoren (publizitatea, propaganda…) euskal nekazariak eta foruzaleak ere beraien alde jarri ziren. Orduan eraso militarra antolatu eta hirugarren karlistada hasi zen, 1872an. Hasierako borrokaldien ondoren su eten bat sinatu zen ondoren karlistek apurtu zutena. Euskal lurraldeak bereganatu zituzten hiriburuak izan ezik, eta ezin izan zuten liberalekin, hau 1874an gertatu zen. 1875ean liberalek garaipena lortu zuten Katalunian eta Maestrazgoan eta 1876an Lizarran, gerra amaituz./Gerra amaitutakoan, konstituzio bat eratu zen. Honez gain, karlistek gerra galdu zutenaz eta errestaurazioko fasean sarturik Antonio Canovas del Castillo zenez gobernuburu, liberal kontserbadorea, foruetan aldaketa sakon batzuk egitea pentsatu zuen. Gainera Espainian gehienen iritzia ere foruen kontrakoa zen. 1876ko uzatilaren 21ean foruetan aldaketa handiak egiten zituen lege hau proposatu zuen./Legea egin eta hurrengo urtean, euskal probintziak onartzen ez zutela ikusita Canovasek Batzar nagusiak ezabatu eta beste probintzietan bezala Foru aldundien ordez diputazio probintzialak jarri zituen. Abolizioa eta gero Canovasek ez zeukan probintzia hauen estatistika administratiborik zergak kobratu ahal izateko eta beraz ados jarri ziren probintzia bakoitzak bere zergak kudeatzen jarraitzeko, estatuari kopuru bat ordainduz.. hitzarmena 1878ko otsailaren 28an jarri zen indarrean. Lehenengo kontzertu ekonomikoa izan zen. Nafarroak ere bazuen berea, konbenio izenez ezagutua. Kontzertu ekonomikoa behin eta berriz berritu zen Francok, gerra ondoren, Gipuzkoa eta Bizkaiari kendu zien arte. Franco hil ondoren, 1981.urtean Gipuzkoak eta Bizkaiak berriro berreskuratu zuten hogei urterako. Gaur egun kontzertu ekonomikoak indarrean dirau eta gainera mugagabea da, 2001.urtean sinatu bezala.
Joaquin Costaren oligarquía y caciquismo lanaren pasartea
Testu hau Joaquin Costaren “Oligarquía y caciquismo” lanaren pasarte bat da, 1901ean, Madrilen, argitaratutakoa. Bertan errestaurazioko sistema politikoa kritikatzen du.
Testu zati honetan, lehenengo, gobernua osatzen duten hiru osagaiak sailkatzen ditu hiru mailatan: /Lehenengoan agintean txandakatzen diren alderdi bietako buruek(oligarkiak) osatzen dute, Madrilen bizi direnak denak ere./Bigarrenean probintzietan bizi diren jauntxoak sartzen dira./Hirugarrenean aldiz lurralde bakoitzeko gobernadore zibilak(oligarkia eta jauntxoen arteko bitartekari lana egiten zutenak).
Oligarken eta jauntxoen gobernu hau ez dela herria ordezkatzen duena, hauteskunde iruzurra egiten baitute bere posizioaz baliatuz eta horri esker daudela buruzagitzan gehitzen du./Errestaurazioa 1. errepublikaren amaieran Antonio Canovas del Castillok esaten zuen sistema politikoa da. Gizarte ordena eta ekonomia maila positiboa mantenduko zuen oinarri politikoa ezarri nahi izan zuan. Herritarren demokrazia eskainiari uko egin eta hiritarren eskubideak ezerezean utzi zituen. 76ko konstituzioa egin eta gobernuan bi alderdi txandakatzeko hauteskunde iruzurra erabiltzen zen errestaurazio garaian. /Alfontso XII.a hiltzean bere emazte Maria Kristina jarri zen erregeordetzan, Alfontso XII.arekin haurdun zegoela. Sagastak hartu zuen gobernua urte honetan, 1885ean. Alderdi liberalak herrialdea egonkortu eta ekonomiari bultzada eman zion. 90. hamarkadan krisi ekonomiko larria zela eta kontserbadoreek babes politika aplikatzeari hasi ziren, industriek hala eskatuta. Nekazaritzak hondoa jo zuen eta tentsioak areagotu ziren: manifestazioak mitinak eta Canovas del Castillo hil zuten bezalako atentatuak hasi ziren. Gainera honi 98ko krisia gehitu zitzaion. Estatu Batuek lagunduta Cubak arinak hartu zituen independentziara bidean eta baita Filipinak ere. Azkenean 1898an Espainiak geratzen zitzaizkion koloniak galdu zituen./Egoera honetan sistema politikoaren aurkako iritziak agertu ziren. Adibidez Joaquin Costak zuzendutako erregenariozismoa, sistema liberala ezartzea eskatu zuen mugimendua. Horrez gain 98ko belaunaldia bezala ezagutzen den talde literarioa sortu zen. Tradizioan murgilduta zegoen Espainia ilunaren kritika egin zuena. /1902an Alfontso XII.a errege jarri eta errestaurazioaren krisia hasi zen. Estatua zorpetua zegoen, pobrezia handia zegoen, nazionalismoak indarra hartu zuten eta langile mugimenduak egon ziren. Ondoren 1917an, konstituzioaren krisi handi bat hasi zen, 1923an Primo de Riverak estatu kolpea eman eta Alfontso XIII.ak bere diktadura onartu zuen arte iraun zuen. Hor amaitu zen errestaurazioa.