Osagai Elektroniko Nagusiak: Funtzionamendua eta Motak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
Kondentsadorea
Oinarrian, bi plaka eroalez osatuta dago. Bata bestearen aurrean kokatuta daude, elkarrengandik gertu, baina material isolatzaile (dielektrikoa) baten bidez banatuta. Kondentsadorearen funtzionamendua zirkuituko karga elektrikoa pilatzean oinarritzen da. Hain zuzen ere, plaken arteko tentsioa jaisten denean, deskargatu egiten da, karga elektrikoa zirkuitura itzuliz.
Motak:
- Paperezko kondentsadoreak
- Kondentsadore zeramikoak (edo keramikoak)
- Kondentsadore elektrolitikoak (polaritatea kontuan hartuta konektatzen direnak)
Karga metatzeko duen gaitasunari kapazitatea deritzo. Kapazitatea magnitude fisiko bat da. Q=C·V. Kapazitatea Faradayetan neurtzen da. Faraday unitatea da. 1 Faraday = 1 Coulomb / 1 Volt.
Erreleak
Zirkuitu elektrikoetako etengailuak eta agindu-zentralitak babesteko erabiltzen diren osagaiak dira. Zirkuitutik pasatzen den intentsitatea handia denean erabiltzen dira, adibidez: haizetako-garbigailua, leiho-igogailua, eserleku berogailuak…
Etengailu elektromagnetikoak dira. Elektroiman bat osatzen duen harilkatu batez eta kontaktu-etengailu batez osatuta dago. Harilkatua korronte txiki batekin elikatzen da, agindu-korrontea deitua. Korronte honek harilkatuan eremu magnetiko bat sortzen du, eta honek errelearen barne-etengailura erakartzen du, korronte handiagoak jasango dituen zirkuitu nagusia elikatuz.
Osagai Aktiboak
Zirkuitu baten seinale elektriko eta elektronikoak kontrolatu eta anplifikatzeko erabiltzen dira.
Erdi-eroaleak
Material eroale eta isolatzaileen artean kokatzen diren materialak dira. Ez dira ez eroale onak, ezta isolatzaile onak ere. Elementu hauek lau elektroi dituzte balentzia-orbitan. Erdi-eroale erabilienak silizioa eta germanioa dira.
Erdi-eroale Intrinsikoak
Erdi-eroale purua da, hau da, naturala den erdi-eroalea. Silizioa, adibidez.
Erdi-eroale Estrintsikoak
Ezpurutasunak gehitu zaizkion erdi-eroale puru bat da. Ezpurutasun hauek materialen ezaugarriak aldatzen dituzte, erdi-eroale izatetik eroale izatera pasatuz.
Motak:
- N motakoa: Elektroi askeetan aberatsa da; elektroiak dira korronte eroale nagusia.
- P motakoa: Elektroi askeetan pobrea da; hutsuneak dira korronte eroale nagusia.
Diodoak
Zener Diodoa
Alderantziz polarizatzen denean, eta pixkanaka tentsioa handituz joaten bagara, haustura-puntu izeneko une bat iristen da, non diodoak korronteari pasatzen uzten dion. Haustura-tentsio honen azpitik, diodoak ez du korronterik pasatzen utziko, eta hortik gora, tentsioa egonkor mantenduko du. Zuzenki polarizatuta, diodo normal batek bezala jokatzen du. Tentsioak egonkortzeko erabiltzen da.
Varicap Diodoa
Kapazitate aldakorreko diodoak dira. Tentsioarekin kondentsadore aldakor baten moduan jokatzen du.
Fotodiodoa
Alderantziz polarizatuta funtzionatzen dute. Zenbat eta argi gehiago jasan, orduan eta korronte gehiago pasako da.
LED Diodoa
Zuzenki polarizatzen denean argia igortzen duen diodo bat da. Kolore desberdinetakoak izan daitezke. Tentsio eta intentsitate baxuak jasan ditzakete.