Osasun Arloko Kutsadura Kontrolerako Neurriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Zer dira alkohol-oinarriko soluzioak?

Eskuak garbitzeko produktu antiseptikoak dira, inguruan konketarik ez dagoenean erabiltzeko diseinatuta.

Zeri deritzo babes neurri espezifikoak?

Ohiko babes-neurriez gain aplikatzen diren isolamendu-teknikak dira. Tratatzen den pazientearen araberakoak izaten dira, agente kutsakorrek erabilitako transmisio-mekanismoetan oinarritzen baitira.

Isolamendu bakoitzak bere ezaugarriak baditu, izendatu amankomuneko neurriak

  • Pazientearen gela.
  • Bisitak.
  • Material klinikoa.
  • Arropa.
  • Pazientearen lekualdaketak.

Kontaktuzko infekzioetatik babesteko neurriak noiz eta nola ezartzen dira?

Infekzio kutsagarria duen pazienteak beste bat ukitzean kutsatzen denean ezartzen dira:

  • Zuzeneko kontaktua: Mikroorganismoak pertsona batetik bestera pasatzen dira larruazalaren arteko kontaktuan.
  • Zeharkako kontaktua: Kutsatutako objektuen bidez izaten da.

Aire bidezko kutsadura ekiditeko pazientearen gelan hartu beharreko neurriak

  • Airearen aldaketa orduko 6-12 aldiz izan behar da, gutxienez.
  • Monitorizatutako aireztapen sistemak badaude, ateratako airea iragazi eta eremu seguruetara eraman behar da, eraginkortasun handiko iragazkiak erabiliz.
  • Monitorizatutako aireztapen-sistemarik ez badago, gelarik garaienak eta eguzkitsuenak erabili behar dira, eta lehioak egunean bi orduz zabaldu behar dira, tenperaturak horretarako aukera ematen badu. Atea zabaldu aurretik, lehioa itxi egin behar da.
  • Gelarako sarrerak esklusaduna eta ate bikoitzekoa izan behar du, eta beti itxita eduki behar da.

Noiz esaten dugu tanten bidezko kutsadura eman daitekeela?

5 mikrometroko diametrotik gorako tanten bidez hedatzen diren gaixotasun kutsakorretan.

Zein egoeratan zabaltzen dira tanten bidezko kutsadura?

Eztul egitean, hitz egitean, doministiku egitean edo ziztatzeak, bronkoskopiak, xurgaketak eta antzeko osasun prozedurak egitean hedatzen dira tanta horiek.

Zein ezaugarri izango ditu babeslea behar duen gaixo baten gelak?

  • Banakakoa izan behar du.
  • Ate bikoitza eta esklusa izan behar ditu; kanpoko ateak dagokion seinaleztapena izan behar du.
  • Aireztapenak eta klimatizazioak ospitaleko sistematik bereziak izan behar ditu.
  • Bainugelako kanilak automatikoki zabaldu behar dira, eta dutxako difusoreak hilean behin aldatu behar dira.
  • Ingurua ez du nahitaez esterila izan behar, baina gainazal guztiak egunero garbitu eta desinfektatu behar dira, gela horretan bakarrik erabili behar diren material eta produktuekin.

Entradas relacionadas: