Osasun Hezkuntza Haur Hezkuntzan: Ohitura Osasungarriak Sustatuz

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Sarrera

Haur Eskolak Osasun hezkuntzaren barruan, funtsezkoa izango da Haur Hezkuntzan jardutea, harreman estua dago osasun ohiturak hartzearen eta haurraren garapen fisiko, psikologiko eta intelektualaren bidezko ikaskuntzaren artean. Haurren artean osasuna sustatzeak ahalbidetzen du ohitura eta bizi-estilo osasungarriak normalizatzea eta ohitura eta bizi-estilo horiek eguneroko bizitzako jardueren parte izatea.

Bizi-estiloak eta Osasuna

Bizi-estiloak, osasun fisikoa eta psikikoa eta haiei lotutako bizi-kalitatea ez datoz geneetan grabatuta, pertsona bakoitzaren uneko eta iraganeko portaeren araberakoak izaten dira. Jendeak osasungarriena desiratzeko gai izan behar du inguruak hainbat aukeren artean hautatzeko aukera ematen dionean. Komunitate bateko pertsonek bizi-ohitura osasungarriak badituzte, inguruko baldintzak ere osasungarriak izango dira eta haurrei ohitura osasungarriak barneratzen lagunduko die.

Ikaskuntzaren Garrantzia

Ikaskuntzak erreferentzia egiten dio inguruarekiko elkarrekintzari, beste pertsona batzuekin erlazionatzen jakiteari, modu egituratuan izan edo ez. Gizakiak eta bere inguruak elkarri eragin diezaioketela esan nahi du eta gizakiak bere inguruan parte har dezakeela. Ikasteak ematen dio gizakiari bere ingurura egokitzeko aukera. Alde horretatik, ikasketa prozesu bat da eta prozesu horretan, esperientziek gure nerbio-sistema eta, ondorioz, gure jokaera aldatzen dute. Ikasteko gaitasunaren funtzio nagusia inguru aldakor batera egokituko diren jokaerak garatzea da. Bistakoa denez, ikastea garapenari zein hazkundeari laguntzen dion giza gaitasun bat da. Ikasteak jokaera aldatzea esan nahi du, ez soilik kanpotik ikusten dena, baita barne-aldaketa, garuneko ere.

Curriculuma eta Osasun Hezkuntza

Curriculuma haur eskola bateko hezkuntza jarduera osatzen duten alderdi guztien artetik bat baino ez denez, osasun hezkuntza berezko edukietatik harantzago ere landu behar da:

  • Osasun proiektuak zentroko proiektua izan eta zentroko pertsona guztiek eta egiten diren jarduera guztiek hartu behar dute parte.
  • Osasuna alderdi fisiko, psikiko, sozial eta ingurumenekoen interakziotzat jo behar da.
  • Neska-mutilek osasun hezkuntzan modu aktiboan parte har dezaten sustatu behar da, metodo asko erabilita eta ikasleen ezaugarri indibidualak errespetatuz.
  • Funtsezkoa da autoirudi positiboa garatzea eta pertsonek beren bizitzen gainean gero eta kontrol handiagoa hartzea.
  • Eskola osasungarria lortzeko gurasoen laguntza eta lankidetza behar da.
  • Garrantzitsua da eskola osasun zerbitzuei buruzko ikuspegi zabalagoa izatea.

Haur Hezkuntzako Helburu Orokorrak (7. Artikulua)

  1. Bere gorputza ezagutzea, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikastea.
  2. Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzea eta horiek aztertzea eta baita horiek ezagutzeko interesa izatea.
  3. Ohiko jardueretan, autonomia handiagoa hartzea, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena garatzea.
  4. Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea, bere buruarekiko konfiantza eta benetakoa eratzeko.
  5. Ingurunearekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzea.
  6. Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzea.
  7. Trebetasun logiko-matematikoa eta irakurketa-idazketa ikasten hastea eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hastea.

Entradas relacionadas: