Osasun-Hezkuntza Haur Hezkuntzan: Oinarriak eta Legegintza

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

1.0 Osasun-Hezkuntza: Oinarrizko Kontzeptuak

1.1 Osasun-Hezkuntza: Oinarrizko Kontzeptuak

Osasun kontzeptua: Gorputzaren funtzionamendu normala esan nahi du.

Osasun-hezkuntza: Osasuna hobetzeko orientazioa, gomendioak eta jarduerak biltzen ditu.

Pertsona bakoitza informatu, kontzientziatu eta gaitzea du helburu, banako osasuna eta osasun kolektiboa defendatzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, ohiturak eta jarrerak bereganatuz. Horretarako, honako hauek dira funtsezkoak:

  1. Norberaren eta inguruko pertsonen osasunerako egoera arriskutsuak saihestea.
  2. Aditu eta teknikarien laguntza profesionala eskatzeko trebetasunak eta jarrerak sustatzea, bai herrietan, bai lantokietan.
  3. Osasuna gizarte osoaren zeregina eta lehentasunezko zeregina dela kontzientziatzea, eta biztanle guztiek osasun-agente izateko kontzientzia hartzea (kirola, dieta, etab.).

1.2 Osasuna Bizimodu Gisa. Osasun Faktoreak

Giza biologia: Hornidura genetiko bat jasotzen denean, gizakiok ahalmen berezia dugu gure ingurunera egokitzeko (piramidea).

Bizi-estiloak: Osasun fisikoa eta psikikoa, eta haiei lotutako bizi-kalitatea, ez datoz geneetan grabatuta, nahiz eta faktore genetikoek eragina izan.

1.3 Sozializazioa eta Osasun-Hezkuntza Haurtzaroan

Osasun-hezkuntza eta sozializatzea: Neska-mutilen artean, haurren eta helduen artean, giro osasungarria sortzea (piramidea).

Haurraren osasun-eragileak: Osasun-ohiturak hartzen eta haurraren garapen fisiko, psikiko eta intelektualaren bidezko ikaskuntzan eragiten duten faktoreak.

Familia bizi- eta erreferentziazko talde da. Ama eta aita dira haurraren lehen erreferente aktiboak.

  • Haur eskola: Sozializaziorako elementu garrantzitsua. Haur eskoletan batzuetan denbora gehiago pasatzen dute familiarekin baino.

  • Komunikabideak: Erreferente garrantzitsua herriarentzat, baita haurrarentzat ere. Internet, sare sozialak, Instagram, etab., nahiz eta batzuetan hobekuntzarako ez izan.

1.4 Osasun-Hezkuntza Haur Hezkuntzan

Osasun-hezkuntza hezkuntza curriculumean: Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hartzen da kontuan, higienearekin, elikadurarekin eta sexu-heziketarekin (klaseko hitzaldiak).

Curriculumetik harantzago: Nola dagoen antolatuta 0-6 urteko etapa, hau da, zer gaitegi eta gaitasun landu behar ditugun eta zer egingo dugun etapetan.

ARTIKULUA: Haur Hezkuntzako Legegintza

4. artikulua - Haur Hezkuntzaren Helburuak

Garapen integrala, dimentsio guztietan (fisikoan, emozional-afektiboan, kognitiboan, sozialean, autonomoan eta artistikoan) elkartuta eta koordinatuta. Eskolak haurraren garapen intelektualean duen papera azpimarratzen da, haurrei gauzak egiten uztea bultzatuz, gehiegi esku hartu gabe.

Haur Hezkuntzaren helburuak erdiesteko behar-beharrezkoa da:

  1. Garapen integrala sustatzea, haurraren ongizatea eta hezkuntza kontuan hartzea, haien eskubideak errespetatuz eta familiekin elkarlanean aritzea.
  2. x
  3. Bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania) modu egokian bermatzeko, eta ondoren ingelesa.

5. artikulua - Haur Hezkuntzaren Printzipio Orokorrak

Egoera ahulak konpentsatzea, guk ahal dugun neurrian (adibidez, familiak arazo ekonomikoak baditu, bekak daudela jakinaraztea).

Neska-mutilen tratu eta aukera berdintasuna bermatzea; sexu, genero, arraza eta jatorri aniztasuna, aniztasun funtzionala eta egoera pertsonal, sozioekonomiko eta kulturala onartzea, norberaren identitatea errespetatuz.

Haur Hezkuntzako programazioan, kudeaketan eta garapenean arreta berezia eskainiko zaie jatorri kultural, sozial eta ekonomikoko irakaskuntza-ondorioak konpentsatzeari, hezkuntza-laguntzaren premiak goiz detektatzeari eta horiei arreta goiztiarra emateari.

Entradas relacionadas: