Osasun Langilearen Harremana, Burnout eta Erizain Laguntzailearen Rolak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Laguntza Harremana Osasun Langilearen Ikuspegitik

Erizain Laguntzailearen Ezaugarriak

Ezaugarri Indibidualak

  • Fisikoak (adibidez, generoa)
  • Pertsonalak (adibidez, autokontrola)
  • Soziokulturalak (adibidez, egoera ekonomikoa)
  • Estereotipoak eta aurreiritziak

Motibazioa

  • Barne indarra
  • Jakintzarako zaletasuna
  • Motibazio ekonomikoa: ordainsaria jasotzea
  • Autoestimua garrantzitsua da
  • Norbera errealizatzea (lana onuragarria dela pentsatzea)

Lanbidearekin Zerikusia duten Ezaugarriak

  • Trebekuntza (ezagutza teorikoa)
  • Lan-esperientzia (lan-trebetasuna)
  • Lan-taldea

Gaixoaren Egoeraren Aurrean Langilearen Erantzuna

Ez da erraza, gaixoak hainbat egoera jasaten baititu eta inguruko egoeratik ihes egiteko mekanismoak erabiliko baititu:

  1. Axolagabetasuna
  2. Erregresio-jarrera: Langileak informazio zehatza eskaini behar du.
  3. Negarra: Langileak neutraltasunez erantzun eta babesa eskaini behar du.
  4. Mendekotasun-jarrera: Profesionalak gaixoarekiko babesa eta itxaropena eskaini behar ditu.
  5. Antsietate-egoera: Sentimenduek interesa sortu behar dute.

Burnout Sindromea

"Erreta egotea" esan nahi du. Neke emozionalaren sindromea da, arazoak eta sufrimenduak sortzen dituen erreakzio-mekanismo bat. Profesionalarengan estresa sortzen du, hutsik eta indarrik gabe sentiaraziz.

Ondorioak

  1. Jendearekiko harreman guztiak murriztea.
  2. Despertsonalizazioa: Besteak ez ditu kontuan hartzen.
  3. Lanean pozik ez sentitzea.

Autoestima baxua izanez gero, depresioa garatu dezake. Gainera, ez du eragina pertsonarengan bakarrik, familian ere bai.

Erizaintzako Laguntzailearen Eginkizunak

Eginkizun Teknikoak

Profesionalak harremanik izan gabe lan egingo du, arduraz eta beharrezko ezagutzarekin.

Harreman-Eginkizunak

Gaixoarekin zuzeneko harremana, horrek eragina du gaixoaren prozesuan, eragin baikorra edo ezkorra izan daitekeena.

Gaitasunak

Pertsona batek dituen trebetasunak dira. Erizainak gaitasun intelektualak izan behar ditu:

  • Bete beharreko arauak ulertzea
  • Autokontrola izatea
  • Gaixoaren eta langilearen egoera emozionala ez nabaritzea

Jarrerak

Pertsona batek besteekiko duen portaera da:

  • Goxo hitz egitea
  • Atsegina izatea
  • Heziketa onekoa izatea

Entradas relacionadas: