Osasun eta Zainketa Teknikak: Gida Integrala

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,26 KB

Higiene Pertsonaleko Teknikak

Higiene pertsonala aplikatzeko teknikak: Pazientearen ezaugarriak jakin (mendekotasuna badu, adibidez). Intimitatea babestu (kortinak, leihoak eta ateak itxi, dauden pertsonak atera). Aseo materiala prestatu eta gelan sartu. Higienea egingo dugun gorputz atala soilik utzi agerian. Segurtasun neurriak mantendu. Korrontea ekidin eta tenperatura mantendu. pH neutroko xaboiak erabili pHa mantentzeko. Ura 36-38 ºC-tan. Garbienetik zikinetara (goitik behera) garbitu, sonda eta sueroak kontuan hartuta.

Oheko Higienea: Materiala

  • Eskularruak
  • 2 ontzi (palangana)
  • Esponja
  • Eskuohial ertaina eta txikia
  • Gasa edo konpresa
  • Pijama
  • Krema
  • Oheko arropa garbia
  • Arropa zikinaren saskia
  • Orrazia

Diabetes Mellitus

Diabetes Mellitus (DM) trastorno metaboliko bat da. Intsulina glukosaren ardura duen hormona bat da, eta pankreasak jariatzen du. DM2 da ohikoena adineko pertsonetan.

Presio Ultzerak (UPP)

UPP-en 4 Graduak

  • 1. gradua: Eritema.
  • 2. gradua: Epidermis eta dermisaren lesioa.
  • 3. gradua: Ehun subkutaneoa kaltetua, eta nekrosia ager daiteke.
  • 4. gradua: Muskulu eta hezur lesio kabernatuak.

UPP-ak Agertzeko Arrisku Faktoreak

Kanpokoak (Estrintsekoak):

  • Hezetasuna
  • Medikazioa
  • Presioa
  • Frikzioa
  • Zizailadura
  • Arropa zimurrak
  • Higiene eskasa

Barrukoak (Intrintsekoak):

  • 75 urtetik gora
  • Inkontinentzia
  • Mugikortasun eza
  • Nutrizio/hidratazio desegokia
  • Oxigeno falta
  • Beste patologia batzuk

UPP-en Prebentzioa

  • Arrisku balorazio jarraia: Eskalak erabiltzen dira.
  • Larruazala zaindu: pH neutroko eta narritatzen ez duten xaboiak erabili, olioak jarri, egunero larruazalaren egoera ikuskatu.
  • Hezetasunaren kontrola: Lehortu, gernua edo izerdia badute.
  • Nutrizio eta hidratazio egokia.
  • Presio kontrola: 2-3 orduro posizio aldaketak egin. Mugikortasuna duenak 15 minuturo mugitu behar du. 30 gradutik gorako inklinazioa saihestu.

UPP-en Tratamendua

Infekzio arriskua gutxitu eta orbaintzea estimulatu. Horretarako, hau egin behar da:

  • Zauria garbitu.
  • Ehun nekrotikoa kendu.
  • Infektatuta dagoen ala ez ikusi eta infekzioa kontrolatu.
  • Apositu egokiak erabili.
  • Zauria isolatu.
  • Lesioen inguruko azala zaindu.

Behaketa, interbentzioa, erregistroa eta ebaluazioa funtsezkoak dira.

Inkontinentzia

Inkontinentzia nahigabeko gernu edo gorotz irteera eragiten duen egoera da. Arazo sozial eta medikua dela esan ohi da, pazientearen bizitzan duen eraginagatik. Sindrome geriatriko handienetako bat kontsideratzen da.

Inkontinentziaren Arazoak

  • Fisikoak eta higienikoak: Larruazala zikindu eta narritatu; usain txarrak eragin; gernu-infekzioak ugaritu; ultzeren arriskua igo.
  • Psikologikoak: Autonomia eta kontrolaren galera; norbere irudia aldatu; autoestimua jaitsi; depresioa.
  • Sozialak: Isolatzera jotzen du; inkontinentziak eragiten duen lan-kargagatik instituzionalizazioa gerta daiteke.
  • Ekonomikoak: Zaintzaile profesionalak kontratatzera; produktu xurgatzaileak eta gorputza eta arropa garbitzeko produktuak erostea.

Gernu Inkontinentzia Motak

  • Estres/Esfortzu inkontinentzia: Gernu-galera txikiak izaten dira abdomenaren presioa handitzean gertatzen direnak: eztul egitean, barre egitean, kirola egitean edo doministiku egitean. Esfinterraren ahuldurak eragindakoa.
  • Urgentziazko inkontinentzia: Bat-bateko pixa egiteko gogo kontrolaezina eta handia sortzen da, eta maskuria nahi gabe uzkurtzen eta husten da. Erabiltzaileari ez dio komunera joateko denborarik ematen. Ohikoa da adinekoetan.
  • Gainezka egiteagatiko inkontinentzia: Gernua metatu egiten da, eta maskuriak leku gehiago ez duenean, presioa oso handia delako, kanporatu egiten da. Ohikoagoa izaten da gizonezkoetan.
  • Inkontinentzia Neurologikoa/Neurogenikoa: Alterazio neurologikoek eraginda (Alzheimer, Parkinson, Iktusa...).
  • Inkontinentzia Funtzionala: Limitazio funtzionalengatik, komunera ez iristea.

Gernu Inkontinentziaren Zainketak

  • Kegel Ariketak

    Pelbis-zoruko giharrak sendotzeko ariketak dira. Erabiltzaileari pelbis-zoruko muskuluak identifikatzen, lantzen eta indartzen irakasten zaio. Esfortzuagatiko inkontinentzietan erabilgarriak dira. Atzeko gihar pelbikoak lantzeko: zangoak edo abdominalak uzkurtu gabe, uzkiko muskuluak uzkurtu behar dira, gorotzak kanporatzea saihestu nahi izango balitz bezala. Aurreko gihar pelbikoak lantzeko: muskuluak gernua irtetea saihestu nahi izango balitz bezala uzkurtu behar dira.

  • Gernu Programatua

    Maskuria husteko errutina ezartzea da kontua. Metodo hori mendekotasun-maila altua duten erabiltzaileekin erabiltzen da. Komunera zein ordutan joaten den behatuko da, eta horren arabera, bi orduro komunean eseriko dugu.

  • Maskuria Entrenatzea

    Komunera joateko ordutegia ezarri eta tarteak handitzean datza; gero eta denbora-tarte handiagoak utziz. Horrela, komunera gutxiagotan joan behar izatea lortuko da. Mendekotasun arina edo moderatua duten pertsonekin erabiltzen da.

Inkontinentzia Fekala

  • Urgentziazkoa: Ondestea beteta dagoela sumatzen da, eta pertsonak minutu gutxi ditu sabelustea gertatu arte.
  • Gasen inkontinentzia: Gorotzak kontrolatzen ditu, baina gasak ez.
  • Inkontinentzia pasiboa: Gorozkiek ihes egiten dute pertsonak ondestea beteta daukala sumatu gabe. Gorozkien irteera ere ez du sumatzen.
  • Gainezka egiteagatikoa: Oso gogorrak dauden gorozkien erretentzioagatik gertatzen da. Gorozki likidoak bakarrik pasa daitezke, eta pertsonaren borondatetik kanpo ihes egiten dute.

Infekzioa

Infekzioa agente patogenoak organismo bat inbaditzea, eta organismo horren barruan biziraun eta erreplikatzea ahalbidetzen duen prozesu patologikoa da; hau da, gaixotasun bat sortzen duena. Agente hori birus bat, bakterio bat, onddo bat, protozoo bat... izan daiteke.

Isolamendu Motak

  • Arnasekoak (aereoak): Maskarilla, esku garbiketa eta eskularruak.
  • Estandarra: Dena.
  • Kontaktua: Ez maskarilla, baina bai bata eta eskularruak.
  • Tantazkoak: Ez bata, baina bai maskarilla, eskularruak eta esku garbiketa.

Esku Garbiketa Motak

  • Errutinazkoa
  • Antiseptikoarekin
  • Kirurgikoa

Larruazalaren Funtzioak

  • Babeslea
  • Tenperatura erregulatu
  • Organo sentsoriala eta zentzumen-organoa
  • Xurgapen gaitasuna
  • Substantziak sintetizatu
  • Balantze hidrikoa
  • Gorputzak sortzen dituen hondakinak kanporatu

Epidermisaren 4 Zelula Motak

  • Keratinozitoak: Keratina sintetizatzen dutenak. Geruza sakonenean eratzen dira eta kanporantz mugitzen dira, hil arte.
  • Melanozitoak: Melanina sintetizatzen dute. Larruazala iluntzearen arrazoia dira. UV izpietatik babesten gaituzte eta termoerregulazioaren parte dira.
  • Langerhans zelulak: Erantzun immunitarioa ematen dute agente arrotzen aurrean.
  • Merkel zelulak: Ukimenean parte hartzen dute. Hatz puntetan ugariak dira. Horregatik dugu hor ukimen sentsazio handiagoa.

Larruazaleko Lesio Primarioak

Gaixotasunak larruazal osasuntsua lesionatzen du, baina larruazala apurtu gabe. Horien artean, kolore-aldaketak, lesio solidoak eta eduki likidoa duten lesioak daude.

  • Makula: Orban gorri-morea.
  • Eritema: Gorritasuna.
  • Petekia: Puntu gorriak.
  • Nebus: Orban marroi handi baten antzekoa.
  • Bitiligoa: Larruazala baino kolore argiagoko orbanak.
  • Papula: Kolore desberdinetako koskorrak.
  • Dermatitisa.
  • Plaka: Hainbat papula elkartzen direnean.
  • Nodulua: Kiste edo koskor baten antzekoa.
  • Tumorea: Solidoa eta protuberantea, eta haziz doa.
  • Maskurra: Azala loditzea.
  • Besikula: Kiste oso txikien antzekoa, puntu zuriak; lesio goratua, gardena, serosoa eta hemorragikoa.
  • Baba: Besikula antzekoa, baina handiagoa; likidoz betetako anpulua da.
  • Pustula: Exudatu zorneztua duen lesio goratua; zornez betetako garauak bezalakoak dira.
  • Kistea.

Larruazaleko Lesio Sekundarioak

Asaldura patologiko baten ondorioz agertzen dira. Lesio primarioen aldaketak izaten dira, horiek hazka egiteagatik edo infektatzeagatik agertzen baitira.

  • Azaleko urradura: Gainazalaren urradura, hazka egitearen ondorioz, eta epidermisa galtzen da.
  • Erosioa: Epidermisa eta dermisaren goiko aldea kaltetzen ditu.
  • Piltzadura: Epidermisa eta dermisaren goiko aldeak kaltetzen dituen arrakala, eta uzkian eta ezpainen ertzetan agertzen da.
  • Ultzera: Epidermisa, dermisa eta hipodermisaren ehun sakonen galera da.
  • Ezkata: Dermisatik askatu diren epidermis zatiak.
  • Zarakarra: Seruma, odola edo zornea lehortzen denean agertzen da.
  • Eskara: Ehunen nekrosiak sortutako lesio gogorra.
  • Orbaina: Ehun berrien eraketa.

Larruazaleko Gaixotasunak

  • Infekzio Bakterianoak

    • Inpetigoa: Eritema moduan hasten da, baina gero besikulak eta babak eratzen dira. Medikuaren zaintzak behar ditu.
    • Forunkulitisa: Ile-folikuluak erasotzen dituzte, eta folikuluaren inguruan papulak edo noduluak agertzen dira.
    • Forunkulua: Folikulitisa baino sakonagoa. Presiopean edo frikziopean dauden eta izerdi ugari jariatzen duten eremuetan agertzen da, hala nola besapeetan, ipurmasailetan eta garondoan. Pustula bilakatzen da.
  • Infekzio Birikoak

    • Berrugak: Zuzeneko kontaktuz transmititu daitezke, eta izoztuz, lehortuz eta laserra edo substantzia kimikoak aplikatuta erraz kentzen dira.
    • Herpes sinplea: Ezpainetan edo aurpegian agertzen da. Eritema eta besikulak agertzen dira, isolatuta edo taldeka, eta hazkura eta mina ematen du. Zoster herpesa aurrekoaren antzekoa da, baina nerbio baten ibilbideari jarraitzen dio.
  • Infekzio Fungikoak (Onddoak)

    • Candida albicans onddo oportunistak (gaixotasunak eragiteko gai izatea, horretarako baldintzak aurkitzen dituenean) eragindakoa.
  • Larruazaleko Minbizia

    • Mota desberdinak daude (melanoma, basozelularra, espinozelularra…). Arriskutsuena melanoma da. Urte askotan zehar izpi ultramoreen eraginaren pean jartzeagatik agertzen da. Ohikoagoa da pertsona zurbiletan agertzea.

Edemak

Espazio interzelularrean likidoa gelditzearen ondorioa. Presioa eginez gero, fobea deitzen den marka utziko du.

Zelulitisa

Gorritzea, inflamazioa, azal distiratsua eta mina eragiten dituen infekzioa.

Estrabazazioa

Zainbidetik doan likidoa, zaina puskatu ondoren.

Exudatua

Infekzio-, inflamazio- eta/edo ebakitze-prozesuetan organismotik baso txikien bidez kanpora iragazten den likidoa. Alboko ehunetan edo organismoaren barrunbeetara ateratzen da.

Zainketa Paliatiboen Etapak

  • Ukatzea (ukazioa): Gure sentimenduak baztertzen ditugu.
  • Haserrea: Munduarekin haserretzen zara.
  • Negoziazioa: Ezer ez aldatzeko itxaropena duzunean.
  • Depresioa: Tristura/etsipen sentimenduak (isolamendu soziala).
  • Onartzea: Lasaitasun egoera.

Heriotza Zeinuak

  • Goiztiarrak: Arnasa eta bihotza gelditu; nerbio-funtzio galera (mugikortasun eta sentikortasun eza, midriasia, EEG laua).
  • Berantiarrak: Gorputza hoztu, gorputz zurruntasuna, gorpu-orbanak, usteltzea.

Sistema Endokrinoa

Barne jariaketa (odolera) egiten duten guruinez osatutako sistema. Hormonak (gorputzeko mezulari kimikoak) ekoizten dituzte.

Sistema Endokrinoko Guruin Garrantzitsuenak

  • Gurin Pineala
  • Hipofisia
  • Hipotalamoa
  • Tiroidea
  • Paratiroidea
  • Pankreasa
  • Giltzurrungaineko guruinak
  • Obulutegiak
  • Barrabilak

Hiperfuntzioaren ohiko arazoak:

  • Tumore onberak edo gaiztoak.

Hipofuntzioaren ohiko arazoak:

  • Akats kongenitoak
  • Minbizia
  • Hanturazko lesioak
  • Ehunen degenerazioa
  • Hipofisiaren arazoak (diana organuetan eragin zuzena)
  • Traumatismoak
  • Gaixotasun tiroideoak (iodo falta)
  • Kirurgiazko ebakuntzak

Dieta Motak

  • Absolutua: Ez edan/jan.
  • Likidoa.
  • Biguna.
  • Hipokalorikoa: Kaloria gutxiko dieta, pisua galtzeko.
  • Hiperkalorikoa: Kaloria asko, pisua igotzeko.
  • Hiperproteikoa: Proteina asko, desnutrizioa duten paziente kronikoentzat.
  • Hipoproteikoa: Giltzurrun edo gibel gutxiegitasuna dutenentzat.
  • Potasio Baxua: Gatza kentzen denean.
  • Kolesterol Urria: Kolesterol handiko elikagaiak kendu, koipeak murriztu.
  • Astringentea: Urriak diren elikagaiak/beherakoa duten pertsonentzat.
  • Laxantea: Idorreria duten pertsonentzat.
  • Diabetikoa: Azukre gutxi.

Metabolismoa

Organismoak egiten dituen eta energia kontsumitzen duten prozesu fisiko eta kimikoak. Gure organismoak kanpoko substantziak eraldatzen ditu. Horretarako, lehenik deskonposatu egiten ditu eta asimilatu, gorputzeko zelulentzat erabilgarri izan daitezen.

Metabolismo Basala

Atsedenaldian, gorputzak bere bizi-funtzioak mantentzeko behar duen energia da. Kaloriatan neurtzen da.

Kaloriak

Energia neurtzeko unitatea. Ur gramo bati gradu zentigradu bat igotzeko behar den bero kopurua.

Elikatzea / Nutrizioa

Elikagaietan aurkitzen diren substantziak organismora gehitu, eraldatu eta xurgatzeko ematen den prozesu inboluntarioa. Ehunetara garraiatuak dira, bertan erabiliak izateko.

Elikadura / Jatea

Indibiduo batek elikagaiak lortzeko, prestatzeko eta jateko egiten duen prozesu kontziente eta boluntarioa.

Erreakzio Katabolikoa

Substantzia konplexuak substantzia sinpleagotan deskonposatzen direnean. Energia sortzen dute.

Erreakzio Anabolikoa

Substantzia sinpleenak substantzia konposatuetan bilakatzen diren prozesuak. Energia kontsumitzen dute.

Elikagaien Gurpila

  • Energetikoak: Gorputzak energia sortzeko erabiliko dituen substantziak orokortzen dira (ogia, olioa, gurina, espagetiak...).
  • Egiturazkoak: Konposaketa nagusia proteina eta kaltzioa da, ehunen birsorkuntza eta eraketara bideratuak (oilaskoa, arraina, haragia, esnea, lekaleak...).
  • Erregulatzaileak: Organismoko erreakzio metabolikoen erregulazioa. Mineral eta bitaminetan aberatsak diren elikagaiak (barazkiak eta frutak).

Digestio Aparatuko Gaixotasunak

  • Idorreria: Gorotzak egiteko arazoak eta atzerapenak, tumoreagatik edo hesteetako pareten hanturagatik, estresa, dieta txarrak...
  • Beherakoa: Etengabeko libratzea eta likidoa. Heste loditik gorozkien pasatze azkarregia, xurgapen egokia emateko aukera eman gabe. Infekzio birikoengatik...
  • Oka: Urdaileko edukiaren bat-bateko kanporatzea, batzuetan hesteetakoa ere bai; deshidratazio larria ekar dezake.
  • Apendizitisa: Sabelaren eskuin aldeko mina, botaka, idorreria eta batzuetan beherakoa.
  • Peritonitisa: Mintzaren hantura, apendizitisaren konplikazio oso larria.
  • Ultzera gastrikoa eta gastroduodenala: Duodeno eta urdaileko mukosetan zauriak, urdailaren jariaketa handiagatik. Azidoek mukosak erretzen dituzte. Jariaketaren handitzea arrazoi desberdinengatik gertatzen da.
  • Xurgapen txarraren sindromea: Heste meharrak ezin ditu xurgatu elikagaien nutrienteak.
  • Hepatitisa: Birusek eragindako gibelaren hantura-gaixotasuna. Birusaren arabera, larritasun eta sintoma desberdinak. Ikterizia da zeinu ohikoena. Bilirrubinaren kanporatze txarra.
  • Gibeleko Zirrosia: Gibeleko gaixotasun kronikoa. Ezaugarri nagusia: gibeleko ehunen heriotza progresiboa eta “orbainen” agerpena. Bere funtzioa bete ahal izatearen galera. Alkoholaren kontsumoari zuzenki lotua.
  • Kolezistitisa eta litiasi biliarra: Behazun xixkuaren hantura eta kalkulu edo harrien sorrera behazun xixkuan.
  • Tumoreak.

Irazkin Prozesua (Probak)

  • Eskaria (bolantea)
  • Lagina lortu (flebomia hartu)
  • Analisia
  • Emaitzak jaso eta ebaluatu

Gernu Laginak (PIS)

  • Poliuria: 2000 ml baino gehiago.
  • Oliguria: 500-1000 ml.
  • Anuria: 100 ml baino gutxiago.

Ezaugarriak:

  • Gelatinotsua: Leukozitoak.
  • Opaleszentea: Bakteriak.
  • Arrea: Odola, kristalak eta bakteriak.
  • Aparra: Proteinak.

Gernu Mota

  • Analisi elementala/arrunta
  • Mikrobiologikoa
  • Diuresi kontrola (24 orduko bilketa)

Digestio Sistema

Digestio Sistemaren Hodi Zatiak

  • Aho barrunbea
  • Faringea
  • Hestegorria
  • Urdaila
  • Heste meharra
  • Heste lodia
  • Ondestea
  • Uzkia

Erantsitako Organoak eta Guruinak

  • Gibela
  • Pankreasa
  • Listu guruinak
  • Behazun xixkua (guruina ez)

Digestio Prozesua

  • Janaria sartzea eta txikitzea
  • Mugimendu peristaltikoak
  • Digestioa
  • Xurgapena
  • Kanporatzea

Bide Enterala

Digestio bidetik, laguntza dispositibo desberdinak erabiliz. Adibidez: Zunda nasogastrikoa (SNG) edo gastrostomia zunda.

Bide Parenterala

Zain bideko kateter baten bitartez (IVU). Zain bidez sartzeko aurrez farmazian prestatutako elikadura batekin, esklusiboki.

Entradas relacionadas: