Osasuna, Bizimodua eta Jarduera Fisikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Osasun integrala: Ongizate fisikoa, Buru-ongizatea, Gizarte-ongizatea, Ongizate emozionala. Ez da soilik gaixotasun eza. Lau arlo horietako bateko hutsak besteengan eragina du, gure egoera fisiologikoa erabat aztoratzeraino.

Osasun dinamikoa: Ez da egonkorra bizitzan zehar. Gorabeherak eta aldaketak izaten ditu. Ongizate gorenetik heriotzaren inguruko egoeretaraino mugi daiteke.

Osasuna Baldintzatzen Duten Faktoreak

Faktore batzuk aldagarriak dira, adibidez, bizimodua; osasun-zerbitzuak ere gobernuek alda ditzakete. Biologia, berriz, aldaezina da.

Faktore bakoitzaren eragina osasunean:

  • A. Ingurugiroa: fisikoa (airearen garbitasuna, zarata maila, etab.), gizarte mailakoa eta ekonomikoa
  • B. Biologia: adina, sexua, heredentzia genetikoa
  • C. Bizimodua: jarduera fisikoa, elikadura, substantzien kontsumoa, emozioen kudeaketa...
  • D. Osasun-zerbitzuak: osasun-zerbitzurako sarbidea, arretaren kalitatea...

Eraginaren ehunekoak:

  • %50, bizimodua
  • %20-25, ingurugiroa
  • %15-20, genetika
  • %10, osasun-zerbitzuak

Hezkuntza ezinbestekoa da.

2. Bizimodu Osasuntsua

2.1. Kontzeptua

Bizimodua ikasitako jokabidea da. Haurtzaroan ikasten denez, ohitura bilakatzen da. Pertsona baten edo pertsona talde baten jokabide, ohitura eta jarraibideek osatzen duten multzoa da.

2.2. Bizimodu Osasuntsua

  • Pertsonaren ezaugarrien araberako elikadura egokia
  • Jarduera fisiko erregularra eta egokia
  • Beharrezko atsedena
  • Emozioen kudeaketa egokia

2.3. Bizimodu Ez Osasuntsua

  • Substantzia kaltegarrien kontsumoa
  • Elikadura desegokia
  • Jarduera fisiko eza edo eskasa
  • Zuhurtziarik gabeko jokabideak: gidatze ausartegia, arrisku-sexu praktikak...
  • Emozioen kudeaketa eskasa edo eza

2.4. Bizimodua Baldintzatzen Duten Faktoreak

Lau faktorek baldintzatzen dute:

  • Norbanakoaren ezaugarriak: ezaugarri fisikoa, nortasuna... genetikoa edo ikasitakoa
  • Inguru mikrosozialaren ezaugarriak: hezkuntza, kultura, familia...
  • Ezaugarri makrosozialak: sistema politiko eta ekonomikoa, komunikabideak...
  • Ezaugarri geografikoak: ingurugiro eta ingurune fisikoaren ezaugarriak: klima, habitata, kutsadura, ingurugiro-kultura...

2.5. Bizimodua eta Bizi-kalitatea

Bizi-kalitatea pertsonaren bizi-baldintzek mugatzen dute. Ondoko hitzei lotuta ageri da: zoriontasuna, ongizatea, osasuna... Beste muturrean, alegia, bizi-kalitate eza adierazteko: tristura, depresioa, gaixotasuna, atsekabea...

Bizi-kalitate ona izateko landu beharrekoa:

  • Norbanakoaren autonomia
  • Gaixotasun kronikorik eza
  • Bizitzaz eta esperientziez gozatzea
  • Egoera emozional orekatua

3. Jarduera Fisikoa eta Osasuna

Jarduera fisikoa: Atsedenean baino gastu energetiko handiagoa duen edozein gorputz-mugimenduri deritzaio. Bi mugimendu mota sartzen dira:

  • Borondatez egindakoak: kirola...
  • Ohiko lan eta joan-etorriak: lanerako joan-etorria, erosketak egitea, etxea garbitzea, baratzan jardutea...

Ariketa fisikoa: Egoera fisikoa edo osasuna hobetzeko asmoz egiten den jarduera fisiko planifikatua.

Kirola: Araudi baten barruan egiten den jarduera fisiko mota. Normalean lehiaketa-eremuan kokatzen da.

Onura Fisiologikoak

  • Kardiobaskularrak: atsedeneko bihotz-maiztasunaren gutxitzea, arteria-sistemaren hobekuntza...
  • Arnasketari dagozkionak: arnasketa-gaitasun eta bolumenaren handitzea
  • Gastrointestinalak: heste-igarotzea hobetzen du, liseriketa-gorabeherak saihesten ditu
  • Hezur-giltzaduretakoak: hezur-higadura atzeratzen du eta giltzadura, zurda eta lotailuen funtzionaltasuna hobetzen du
  • Metabolikoak: suspertze-prozesuak ahalbidetzen ditu, kolesterol eta triglizerido mailak erregulatzen ditu
  • Inmunitarioak: sistema inmunitarioa hobetzen du, infekzio eta gaixotasunen aurkako babes handiagoa eskaintzen du.

Onura Psikologikoak

  • Ongizate-sentsazioa hobetu eta aldartea hobetzen ditu
  • Adimenaren funtzionamendua, arreta, kontzentrazioa eta memoria hobetzen ditu; ondorioz, lanean eraginkorrago bihurtuz
  • Gorputzaren irudia, asetze sexuala, norbere buruarekiko konfiantza eta, ondorioz, autoestimua hobetzen ditu
  • Estres, estutasun eta depresio arriskua gutxitzen du.

Onura Sozialak

  • Gizarteratzea eta harreman sozialak hobetzen ditu: pertsonaren harremanak hobetu, suminkortasuna eta etsaitasuna gutxitzen ditu
  • Gizarte-autonomia eta asertibitatea hobetzen ditu, autoestimu hobe baten eta harremanetarako konfiantza handiago baten ondorioz.

Entradas relacionadas: