Osasuna eta Haur Hezkuntza: Gida Integrala

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Osasun Kontzeptua eta Faktoreak

Osasuna erabateko ongizatea da, ongizate fisiko, mental eta soziala barne, eta ez soilik infekzio edo gaixotasunik ez edukitzea. Osasun hezkuntzak bi mekanismo ditu: prebentzioa eta sustapena. Osasuna bizimodu gisa ulertuta, osasun faktoreak honako hauek dira: giza biologia, bizi estiloak, osasun laguntzaren sistema eta ingurumenaren arteko harremana.

Sozializazioa eta Hezkuntza Haurtzaroan

Osasun hezkuntzan sozializatzea garrantzitsua da. Haurraren osasunean eragiten duten faktoreak hauek dira: familia, haur eskola, osasun zerbitzuak eta komunikabideak.

Osasun Hezkuntza Haur Hezkuntzan

Haur hezkuntzan, gaitasunetik edukierara pasatzen da, nortasuna eta autonomia pertsonala, ingurune fisiko eta soziala, komunikazioa eta giza harremanak landuz.

Hazkundea eta Garapena

Oinarrizko kontzeptuak:

  • Haztea: Aldaketa fisikoak izatea.
  • Heltzea: Gizakion barne egituretan izaten diren aldaketa biologikoak.
  • Garapena: Aldaketa psikikoak izaten diren prozesu kualitatiboa.
  • Ikastea: Esperientziek nerbio sistema eta jokaera aldatzen dituzten prozesua.

Hazkundean eta Garapenean Eragiten Duten Faktoreak

  • Jaiotza aurretiko faktoreak: Genetikoak, hormonalak, zirkunstantzialak.
  • Jaiotza inguruko faktoreak: Erditze goiztiarra (28-37 aste), heldu gabeko erditzea (20-28 aste), erditze naturala, kontrolatua (zesarea bidezkoa, forzepsak erabilera).

6 Urtera Arteko Hazkunde eta Garapen Fisikoa

Pisua (m3300g, n3200g, 2500-4000g tartean), garaiera (n49cm, m50cm, 45-53cm bitartea), buru perimetroa (34-36cm, 1 urte 47-48cm).

Nork Baloratu eta Jarraitu Behar Ditu Hazkundea eta Garapena?

Familia eremuan, haur eskolan, osasun eremuan.

Kontrola eta Jarraipena Ebaluazioaren Bidez

Ebaluazio motak: natura behatzeko jarraibideak, elkarrizketa edo galdetegia.

Behatu beharreko alderdiak: elikadura, higienea, atsedena, gainerakoekin harremana izatea, inguru fisikoarekiko harremana, zer ekintza egiten dituen.

Jaio berria miatzea: minutuko taupada kopurua, arnasketa mota, muskuluen tonua eta azalaren kolorea.

Hazkundearen kontrola eta jarraipena: adina-garaiera, adina-pisua, adina-perimetroa.

Elikadura eta Nutrizioa

Elikadura borondatezko eginkizuna eta eginkizun kontzientea da. Mantenugaiek nutrizioa eta metabolismoa bideratzen dituzte.

Mantenugaiak

Makronutrienteak: Organismoari energia ematen diote jarduerak egiteko. Karbohidratoak, azukreak, lipidoak eta proteinak dira.

Mikronutrienteak: Makronutrienteek ematen duten energia organismoak behar duen bizi energia bihurtzen dute. Gatz mineralak eta bitaminak dira.

Mantenugaien Funtzioak

  • Energetikoa
  • Erregulatzailea
  • Plastikoa
Mantenugaien Deskribapena
  • Karbohidratoak: Azukre sinpleak (monosakaridoak), bi azukreren konposatuak (disakaridoak), polisakaridoak.
  • Koipeak: Funtzezko zeregina da gorputzean pilatu eta energia erreserba izatea. Gantz asea, gantz monoasegabeak, gantz poliasegabeak.
  • Proteinak: Eraketa osagaiak dira eta ezinbestekoak dira gorputzeko zelula, guruin jariaketa, entzima, hormona eta organismoko ehun aktibo guztietarako.
  • Bitaminak: Hidrodisolbagarriak, lipodisolbagarriak.

Entradas relacionadas: