Osasungintza eta Komunikazioa: Oinarrizko Gidak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB
Ospitaleratzearen eragina gaixoarengan
Osasun arretak gaixo dauden pertsonekin harreman sakonak ezartzea du helburu. Gaixo dagoen pertsona bat ospitaleratzen denean, giro, ohitura eta arau zorrotzetara egokitu behar da, eta horretaz gain, esplorazio eta prozedura ezberdinen menpe dago, eta bere intimitatea galduko du.
Komunikazioaren oinarrizko elementuak
- 1. Igorlea: Mezua transmititzen duen pertsona da. Mezua kodifikatua izango da eta hartzaileak ulertzeko moduko kodea erabili beharko da.
- 2. Hartzailea: Mezua jasotzen duena da. Mezua jasotzen duenean itzuli egingo du, deskodifikatu.
- 3. Kodea: Igorleak eta hartzaileak ulertzeko moduko zeinu, seinale eta arauak osatzen dute. Hartzaileak ulertzeko moduko kodea erabiltzen bada, komunikazioa egongo da.
- 4. Mezua: Informazio kodifikatuak osatzen du. Kodeak sinboloz osaturik daude, adibidez: letrak.
- 5. Kanala: Mezua transmititzeko erabiltzen den bidea da, adibidez, airea, txata, telefonoa…
- 6. Testuingurua: Tokia da, hau da, komunikazioa gertatzen den giro fisikoa eta emozionala.
Zer da feedback-a?
Komunikazio egoki bat, erantzuna eragiten duena izango da; honi, feedback-a esaten zaio.
Zergatik da ezinezkoa ez komunikatzea?
Ez komunikatzea ezinezkoa da, beti, momenturen batean, pertsonen arteko elkarrekintza gertatzen da, positiboa edo negatiboa, eta ondorioz onarpena edo ukapena sortzen da.
Komunikazioaren bi ezaugarri nagusi
- Mezua, dena delako kodea erabilita.
- Erabilitako emozioak eta sentimenduak.
Informazioaren galera prozesua
- Igorleak esan nahi duena.
- Benetan esaten duena.
- Hartzaileak entzuten duena.
- Hartzaileak aditzen duena.
- Ulertzen duena.
- Interpretatzen duena.
Hitzezkoa ez den komunikazioa
Hitz egiterakoan, aldi berean eta sarritan konturatu gabe, hitzezkoak ez diren beste baliabide batzuk erabiltzen ditugu: keinuak, begiradak, irribarreak… esaten dugunari zentzua ematen diotenak. Zeinu guzti horiek hitzezkoa ez den komunikazioa osatzen dute. Hitzezkoa ez den komunikazioa hitzik erabiltzen ez duena da, modu askotako seinuak erabiliz burutzen dena.