Ovidio eta Metamorfosiak: Mitoen Berrinterpretazioa
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB
Obra hau hamabost liburuz osaturik dago eta 250 mito jorratzen ditu, non gehienetan transformazioak agertzen diren. Mito mota hauenganako interesa ez da berria; adibidez, Ovidiok aurretik zegoen materiala probestu egin zuen, hala nola, geografia liburuetatik, greziar tragedien ohituretatik, poesia helenistikotik eta beste hainbat iturrietatik. Hala ere, tradizio guzti horretatik bera berritzaile agertzen da. Hexametrotan idatzitako poema epikoa da eta Virgilioren "Eneida"rekin lehiatzen da. Ovidio berak bere "Ars amandi" obran "Eneida" irakurtzea gomendatzen du. Bertzalde, Metamorfosiak "Eneida"ren antitesia da. Ez du arkaismorik erabiltzen; hala ere, Virgiliok erabiltzen ez zituen tonu ezberdinak erabiltzen ditu istorioak kontatzerakoan. Horrez gain, humorea erabiltzen du eta mitoa aldatzeko gaitasuna erakusten du errealagoa eginez. "Eneida"ren handitasunaren aurrean, Ovidiok gaiak arinago lantzen ditu, adibidez, jainko-jainkosei errespetu gutxiago erakutsiz. "Metamorfosiak"en barne egitura ez da "Eneida"rena bezain itxia; alegia, asko ez direla liburuarekin batera akitzen, baizik eta hurrengoarekin jarraitzen dutela; Ovidiok jarraitasuna bilatzen baitu. Gaiak eta egitura kronologikoak munduaren sorreratik erromatar istoria garaikideraino doana eta Julio Cesarren jainkotasunarekin bukatzen dena, batasuna ematen dio. Ovidio kronologia jarraitzen saiatzen da eta lehenengo bi liburuak munduaren sorrerari, lau aroei, dilubioei eta jainko-jainkosen arteko maitasun istorioei eskaintzen dizkie.
Metamorfosien Egitura
2. zatia Tebaseko eta Argoseko etxeei lotua ageri da, bertan honako mitoak ageri direlarik: Kadmo, eta Aracne eta Niobe, besteak beste. 3. zatia argonauten bidaiarekin hasten da, VII. gaiaren gai nagusia dena eta, era berean, Teseoren zikloarekin lotzen du. Zortzigarren liburua Teseari eta berarekin lotuak dauden mitoei eskaintzen zaio. Bederatzigarren liburua, berriz, Herkulesi zuzenduta dago. Hamargarrena Orfeori, istorio hau hamaikagarren liburuaren hasieran bukatzen da. Liburu hau Troiako gudaren hasiera kontatzen du, hala nola, Tetis eta Peleoren ezkontza. Hirugarren zati hau aurrekoarekin ezberdintzen da agertzen zaizkigun eroiak gizatiarragoak direlako eta Ovidioren obra onen zatirik onena delako. Azken zatia maila historikoan kokatzen da. Zati honetan Troiako istorioa, Eneasena eta Erromakoa Augustoren garairaino iristen dira. Besteak beste, azpimarratzen ahal diren mitoak honakoak dira: Polifemo eta Galatea, Focima zu eta Julio Zesarren jainkotzearekin amaitzen da.
Amodioa Metamorfosietan
Bukatzeko, aipatzekoa da, mitoen zati garrantzitsu batek amodiozko gaiak jorratzen dituela. Gainera, Ovidioren ustez, amodioa kultura zati bat da, kultura hori irakatsi daiteke edo exenplifikatu daiteke.