Oxigenoterapia eta Aireztapen Gailuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Sudur-kanulak edo betaurrekoak

Pazienteari oxigenoa emateko erabiltzen dira. Askotan erabiltzen den metodoa da. Oxigeno-kontzentrazio baxuak ematen dira (% 30-40 bitartekoak, 1-5 l/min), gehienetan 1-3 l/min bitartean. Sudur-hodiak narrita daitezke; hori ez gertatzeko, lubrifikatzailea eman behar zaio. Gaixoak sudurretik arnasa hartzen badu bakarrik erabil daiteke.

Aurpegi-maskara Venturi aldagarria

Oxigeno-kontzentrazioa doitzeko aukera ematen du. Erregulatzaile bakoitzak kolore desberdina du, ematen duen oxigeno-kontzentrazioaren arabera. Pazienteari oxigeno-kontzentrazio ertainak ematen zaizkio (% 24-60 bitartekoak). Ez da erosoa, ahoa tapatzen duelako, baina oso eraginkorra da.

Haizagailu artifizial mekanikoa

Pazienteari aireztapen artifizial mekanikoa aplikatzeko erabiltzen da. Erabilera-kasuak:

  • Aireztapen-asaldura larriak daudenean.
  • Hipobentilazio akutua duten pertsonengan.
  • Koma-egoeretan (nahiz eta birikak ongi funtzionatu).
  • Oro har, arnasketak huts egiten duenean.
  • Anestesia orokorra ematen denean, arnasketaren funtzioa mantentzeko.

Hodi endotrakeala

Aireztapen artifizial mekanikorako erabiltzen den hodia da; laringoskopioaren bidez sartzen da trakearaino, haizagailura konektatzeko. Aireztapen mekanikoa denbora-tarte laburrean erabili behar den egoeretarako gomendatzen da. Erabilera-kasuak:

  • Arnasketa-muskuluen paralisia dagoenean.
  • Koma-egoeretan (nahiz eta birikak ongi funtzionatu).
  • Arnasketak huts egiten duenean.
  • Anestesia orokorra ematen denean.

Trakeostomia-kanula pneumo-puxikaduna

Aireztapen-terapia denbora luzez aplikatzeko erabiltzen da. Trakean kokatzen da, trakeostomia egin ondoren edo laringeko buxadura dagoenean.

Bakterio-iragazkiak

Bakterioak iragaztea ahalbidetzen dute, kutsadura ekidinez. Paziente bat haizagailu batera konektatzen dugunean erabiltzen dira. Haizagailu mekanikoaren eta pazientearen artean jartzen dira. Hodi endotrakealera edo trakeostomia-kanulara konektatzen dira.

Laringoskopioa eta Airtraq

Intubazio endotrakealerako erabiltzen dira. Ahotik sartzen dira; palak mihia jaisten du eta argiak arnasbidea argiztatzen du, hodi endotrakeala sartu ahal izateko. Hodi endotrakealarekin intubatuko diren pazienteekin erabiltzen dira.

Fastrach (Maskara Laringeoa)

Laringoskopiorik gabe intubatzeko aukera ematen du. Aireztapen artifiziala emateko erabiltzen da, baloi autopuzgarria edo haizagailua konektatuta. Pazienteak bere kabuz arnasa hartu ezin duenean erabiltzen da.

Entradas relacionadas: