Ozeanoen Hedadura eta Plaken Tektonika: Geologiaren Gakoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Ozeanoen Hondoaren Hedadura

Hedaduraren Froga Zientifikoak

1960. urtearen inguruan, bazekiten ozeanoen hondoa basaltoz osatuta zegoela batez ere, bai eta dortsal ozeanikoa jardunean zeuden mendikate bolkaniko batzuez eratuta zegoela ere, eta mendikate horiek fluxu termiko eta sismikotasun handia zutela.

Harry Hessen Teoria: Azal Ozeaniko Berria

1962an, Harry Hess geofisikariak adierazi zuen azal ozeaniko berria sortzen zen eremua zela, berez, dortsala, eta material berriak alde batera eta bestera bultzatzen zituela azal ozeanikoa. Horrela, ozeanoa hedatzen ari omen zen.

Ozeano Atlantikoaren Irekiera eta Hedapena

Dena argitzen hasi zen. Ozeano Atlantikoa ireki egin zen Europa eta Afrika ekialderantz, eta Ipar Amerika eta Hego Amerika mendebalderantz higitu zirenean. Gainera, hazten eta zabaltzen jarraitzen zuen.

Litosferaren Higidura eta Konbekzio-Korronteak

Azterketa sismikoek erakutsi zuten ez zela lurrazala bakarrik higitzen, baizik eta litosfera osorik labaintzen zela, seguru asko Arthur Holmesek 1929an aipatutako konbekzio-korronteek herrestan eramanda.

Plaken Tektonika: Lurra Ulertzeko Ikuspegi Berria

Lurra ulertzeko beste modu bat agertu zen. 1968an, prozesu geologikoei buruzko teoria oso bat garatuta zegoen: plaken tektonika.

Alde handia dago Wegenerrek proposatu zuen kontinenteen jitotik; izan ere, plaken tektonikan litosfera aipatzen da. Teoria horren arabera, litosfera herrestan eramaten du azpian duen mantuaren konbekzio-higidurak. Hala ere, Wegenerrek kontinenteen higidurari buruz atera zituen ondorioak eta mobilismoaren alde eman zituen argudioak zuzenak dira.

Plaken Tektonikaren Frogak eta Ebidentziak

1950ean, Hugo Benioff fisikari eta sismologoa ohartu zen Ozeano Barearen Ipar Amerikako kostan sortzen ziren lurrikara guztiak modu berezi batean antolatuta zeudela: sakonera txikieneko gune sismikoa zutenak kostatik hurbil gertatzen zirela, eta sakonenak, berriz, lur barruan gertatzen zirela, plano inklinatu batean egongo balira bezala. Gainazal inklinatu horri Benioff-en planoa deitu zioten.

(Beheko irudia: kontinenteen zenbait ertzetan, lurrikarak plano inklinatu baten gainean gertatzen dira.)

Plaken Talkaren Ondorioz Sortutako Mendikateak

Plaken talkaren ondorioz sortzen dira mendikateak. India plaka askea zela egiaztatu dute, jitoan zebilela, eta Asiarekin talka egin zuela. Talka horren ondorioz sortu omen zen Himalaia erliebea.

Entradas relacionadas: