Ozeanoetako Korronteak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Ozeanoetako Korronteak

Atlantikorantz

Korronte bero horri esker, Europako klima epelagoa da. Mexikon, korronteak utzitako tokia azpiko ur hotzekin betetzen denez, klima freskatu egiten da.

Ipar polotik datozen korronte hotzak

Korronte horiek, bai Ozeano Atlantikoan bai Ozeano Barean, mendebaldetik etortzen dira, kostaldeari itsatsita. Labrador korrontea Ozeano Atlantikoan.

Koaltuko itsasoetan eratzen da

Uraren dentsitatea handitzen da uraren tenperatura hotzen ondorioz eta ura izoztean ur likidoaren gazitasuna handitzen delako.

Zenbaitetan, ur gezen ekarpenek oztopatu egiten dituzte beheranzko mugimendu horiek, esate baterako, ibai bokaletan, prezipitazio lurruntze prozesua baino handiagoa denean. Latitude altuetan, azaleko ura hotzagoa denez, dentsoagoa da eta, hori ondorioztatuta, ozeano guztietan barrena zabalduko da. Korronte sakon horiek azalekoak baino geldoagoak dira. Ur hori azaleratzen denean, hondoan urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera, eta horrela, produktibitate handiko arrantzaguneak (kalak) sortzen dira; prozesu horri azaleratze esaten zaio.

Adibide gisa, alisio haizeek jotzen duten inguruetan, azaleko ur beroa mendebalderantz eramaten dute, eta horrek utzitako tokia betetzeko, behetik igotzen da ur hotza; horri esker eratzen dira, esate baterako, Peruko kalak.

Dinamika orokorra: Munduko ozeanoa

Munduko ozeanoa planetako itsas eta ozeano guztien multzoa da, eta horren azterketa oso interesgarria da munduko klima ulertzeko, beroaren eta hodeien garraiatzaile ona baita. Ozeanoko zinta garraiatzailea da hori ikusteko adibiderik garbiena: planetako ia ozeano guztiak zeharkatzen dituen ibai moduko bat da. Zati batek sakoneko korronteen jokabidea du, eta besteak haizeen mendeko azaleko korronteen jokabidea du.

Groenlandiatik hasiko gara. Hango urak hotzak eta dentsoak dira, beraz, beherantz doaz; korronte horrek Atlantikoaren hondoa zeharkatzen du Ozeano Antartikoaren ur hotzetara iritsi arte, eta han gorantz egiten du; zati bat hasierara itzultzen da, eta bestea hondoratu egiten da berriro.

Korronte zirkunpolar antartikoa

Antartika inguratzen duen korrontea, 60º-ko latituderaino iristen da.

Sakoneko korrontea

Dentsitate-aldeek eraginak dira. Ura zenbat eta hotzagoa edo gaziagoa izan, orduan eta dentsoagoa izango da, eta ondorioz, beherantz joango da eta korronteak sortuko ditu. Korronte horiei termohalino deritze. Ozeanoetako...

Entradas relacionadas: