Paleolito eta Neolitoko Artea, Erlijioa eta Megalitismoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB
1. Artea eta Erlijioa Paleolitoan eta Neolitoan
1.1 Erlijioaren Jatorria
Bizitzan eta naturan misterio asko daude. Guretzat zaila da ulertzea. Beraientzat ere?
Nola ulertzen zituzten jaiotza, heriotza, landareen hazkundea, fenomeno atmosferikoak, eguna eta gaua?
Guzti hau ulertzeko erantzunak bilatu zituzten. Ulertzen ez zuten guztia jainkozko goren baten bidez esplikatzen zuten. Horrela, errituak eta zeremoniak asmatu zituzten jainko-jainkosekin harremanetan jartzeko, haiek ohoratzeko edo laguntza eskatzeko, eskaintzak, sakrifizioak eta dantzak eginez.
Hilobiak aurkitu dira, hildakoak lurperatzen zituztela adierazten dutenak, eta badirudi heriotzaren ondoko bizitzan sinesten zutela. Honekin lotuta, hileta-errituak egiten zituzten (ehorzketa, errausketa, hilobiko hornidurak...).
Neolitoan lehen nekropoliak agertu ziren.
Gaur egun ere, bizitzan gauza asko misteriotsuak dira. Hainbat gauza ez dakizkigu oraindik.
1.2 Tresnen Artea
Objektuak apaingarriz edertzen zituzten.
Goi Paleolitoan hasi zen. Harrizko, hezurreko, zurezko eta adarrezko objektu apainduak aurkitu dira (koilarak, aginte-makilak, animalien grabatuak, Venus izeneko iruditxoak).
Nor zen aipatu dugun Venus hau?
(Emankortasunaren jainkosa)
1.3 Labar-Pintura
Haitzean egindako margolanak dira. Goi Paleolitoan eta Neolitoan egin zituzten. Aire zabalean eta haitzuloetan egin zituzten, koloratzaile mineralak erabiliz (okrea, ikatza, buztina...).
Denetariko irudiak margotu zituzten (animaliak, gizakiak, ikurrak...).
Suposatzen dugu magiari eta erlijioari loturik zeudela, eta ehiza ona edo emankortasuna eskatzeko, jainko edo jainkosa baten babesa lortzeko, besteak beste.
Iberiar Penintsulan asko aurkitu dira, bi eskualdetan. Bi eskualde horien arteko desberdintasunak hauek dira:
- Eskualde franko-kantabriarra: Margolan naturalistak, Goi Paleolitokoak. Polikromatikoak eta animalien irudiak jasotzen dituzte. Gehienak haitzuloetan.
- Levanteko eskualdean: Margolanak eskematikoak dira. Giza eta animalien irudiak dituzte. Monokromatikoak dira. Gehienak aire zabalean daude.
2. Megalitismoa
2.1 Eraikin Megalitikoak
Harri handiz aurkitu diren eraikinei eraikin megalitikoak deritze.
Europako kostalde atlantikoan, Neolitoan, gizarte batzuek eraikitzen hasi ziren K.a. bosgarren milurtekoaren amaieran. Brontze Aroa arte altxatu ziren, K.a. bigarren milurtekoa arte.
Harrizko bloke handiak (400 kg baino gehiago) erabiltzen zituzten. Oso zaila zen horrelako bloke handiak mugitzea. Komunitateko kide guztien elkarlana eta trebetasun tekniko handia behar izan zituzten.