Parisko Konferentzia eta Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
Parisko Konferentzia
- Non:
- Paris
- Noiz:
- 1919-1920
- Nortzuk:
- Frantzia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Italia
- Zertarako:
- Bakearen baldintzak ezartzeko
- Ondorioak:
- Bost itun ezberdin, garaileen eta galtzaileen artean
- Arazoak:
- Garaileek inposatutako bakea zen, negoziatu gabea
- Geroko eragina:
- Herri galtzaileetan mendekotasun sentimendua
Itunak
Versaillesko Ituna
- Garaileek Alemaniarekin sinatua.
- Lurralde-galerak:
- Alsazia eta Lorena Frantziaren esku utzi behar izan zituen.
- Pomerania Poloniari eman zitzaion, Poloniar Korridorea eratuz.
- Danzig hiri libre bihurtu zen, Ekialdeko Prusia eta Alemaniako gainerako lurraldeak bananduta geratuz.
- Alemaniako koloniak Nazioen Elkartearen mandatu bihurtu ziren.
- Gerra-ordainak: Alemania gerraren sorreraren erantzule jo zenez, gerra-ordain handiak ordaindu behar izan zituen, beste herrialdeei egindako suntsiketengatik.
- Mugaketa militarra: Alemaniak derrigorrezko soldaduzka kendu zuen eta bere armada mugatu behar izan zuen (100.000 gizon gehienez). Rhin ibaiaren ezkerreko aldea okupatu zen, gertakari gehiago saihesteko.
Itun ugarien bidez, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako eta Balkanetako estatuak eta mugak berriro ezarri zituzten. Alemania eta Austria batzea debekatu zen.
Ondorio Politikoak
- Inperio handiak desagertu ziren:
- Errusiar Iraultzarekin, tsarraren agintea behin betiko amaitu zen.
- Alemaniako II. Reicha amaitu zen.
- Austria-Hungariako Inperioan errepublika ezberdinak aldarrikatu ziren (konstituzio demokratikoak).
- Turkiar Inperioa desagertzen joan zen.
Ondorio Demografikoak
- 9 milioi biktima inguru gerra honetan.
- Osasun txarrak eta elikagaien gutxitzeak 1918ko gripea errazago hedatzea eragin zuen, jende asko hil zelarik.
- Ondorioz, hurrengo belaunaldien jaiotza-tasa asko jaitsi zen.
Ondorio Ekonomikoak
- Ekoizpen sisteman eragin handia izan zuten; ekoizpen bitartekoak eta garraiobideak desagertu ziren.
- Gerraren kostuak oso altuak izan ziren.
- Gerra honi aurre egiteko, gobernuek zor publikoa asko handitu zuten eta kanpoko bankuei maileguak eskatu zizkieten.
- Hau guztiaren ondorioz, Europak betirako galdu zuen munduko ekonomian zuen nagusitasuna, eta Ameriketako Estatu Batuak munduko lehen potentzia ekonomiko bihurtu ziren.
Ondorio Sozialak
- Gerrak modu ezberdinean eragin zuen klase sozial ezberdinetan; aberatsen eta pobreen arteko aurkakotasuna handitu zen gerraostean.
- Aberatsek dirua lortu zuten gerrarako eskaerengatik.
- Orokorrean, bizi-maila asko jaitsi zen, eta ondorioz, tentsioa sortu zen erdi mailako klaseen eta langileen artean.
- Emakume asko sartu ziren lan-mundura, eta horrek emakumearen emantzipazioa lortzeko borroka antolatuari ekitea ekarri zuen, boto-eskubidea barne.