Parte-hartzea: kontzeptua, onurak eta parte-hartze-motak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,45 KB
Parte-hartzearen kontzeptua
French-en arabera parte-hartzea honako hau da: erabakia partekatzea, hots, erabakia batera (elkarrekin) hartzea. Hala ere, J. R. P. French Jr.-ek parte-hartzearen definizio luzeago bat ematen du: parte-hartzea prozesu bat da non pertsona (edo pertsona-talde) bi edo gehiagok elkarri eragiten dieten plan, politika edo erabaki bat hartzeko orduan; eta erabaki horiek ondoren erabakia hartu duten guztiengan eta haien mendekoengan eragina izango dute.
Zer espero genezake parte-hartzetik?
Parte-hartzeak ondorio positibo asko ekarri ohi ditu, honakoak, esaterako:
- Lan-giro baketsua
- Motibazioa
- Interesa
- Enpresarekiko atxikimendua
- Satisfazioa (asetasuna)
- Produktibitatea
- Identifikazioa
Blumberg: Parte-hartzeko moduak
Paul Blumberg-ek parte-hartzeko moduen sailkapen bat egin du:
Kooperazioa
Kooperazioa: Langileek erabakietan eragiten dute (lehenengo kasuan izan ezik), baina ez dira erabaki horien erantzule. Kooperazio mota ezberdinak daude eta horietako bakoitzean langileek rol edo eginkizun jakin bat betetzen dute.
Kodeterminazioa
Kodeterminazioa: Langileek erabakiak kontrolatzen dituzte eta erabaki horien erantzule dira gainera. Kasu honetan ere, kodeterminazio mota ezberdinak eta, ondorioz, langileen rol ezberdinak bereiz daitezke.
Ikus daitekeen bezala, French-en definizioa eta Blumberg-en tipologia bat datoz oro har, muturreko bi kasutan izan ezik:
A) Kooperazioaren lehenengo aukera
Kooperazioaren lehenengo aukeran, langileek informazioa jasotzeko eskubidea dutela esan ohi da. Bistan da, kasu horretan ez dagoela elkarreraginik langileen eta erabaki-hartzaileen artean; langileek ez dute erabakian benetan parte hartzen eta eragiten, informazioaz jabetzeko aukera baino ez baitzaie uzten.
B) Kodeterminazioaren laugarren aukera
Era berean, kodeterminazioaren laugarren aukeran, non langileek bakarrik hartzen dituzten erabakiak, oro har, ez dago elkarreraginik; ez da erabakimenik partekatzen, botere guztia langileen eskuetan baitago.
Beraz, argi dago muturreko bi kasu horietan erabakiak ez direla modu bateratuan hartzen (denek elkarrekin, guztien eraginarekin). Eta kontuan hartu behar da hori dela, hain zuzen, French-en definizioaren bereizgarririk garrantzitsuena: guztien arteko elkarreragina erabakiak hartzerakoan.