Parvana: Afganistango istorioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Istorioa Afganistango herrian kokatzen da. Bertan, talibanak nagusiak dira eta gainerako herritarrek beraien esanetara egon behar dute. Ildo horretatik, neskek egin ezin dituzten hainbat gauza aipatzen dira: ezin dira eskolara joan, ezin dira kalera atera mutil baten laguntza gabe, kalera ateraz gero burkarekin egin behar dute... Honen haritik gaineratu, Talibanen 'mundu' horretan badirela hainbat gauza guztiek debekatuak dituztenak: argazkiak, musika eta liburuak besteak beste.

Parvana, Kabulgo 11 urteko neska

Parvana -protagonista nagusia- Kabul herriko 11 urteko neska bat da. Bere familia -ama, aita eta bi ahizpa- handik hona dabil bere etxe guztiak txikitzen baitizkiete. Bere aitarekin egunero joango da Kabulgo merkatura. Hantxe ikasiko du nola sosa batzuk irabaz daitezkeen gutunak irakurtzen eta idazten, izan ere, Afganistango herritar askok ez baitakite bi ariketa horiek burutzen.

Parvana eta bere familia

Soldadu talibanek Parvanaren aita atxilotuko dute, Inglaterran ikasi zuen aitzakia bakarrarekin. Egoera honek Parvana lan egitera bultzatuko du. Horretarako bere ilea moztu beharko du eta mutil baten itxura hartzera behartuta egongo da, kaleetan 'libre' mugitu ahal izateko.

Weera anderea

Parvanaren irakasle ohi batek lagunduko dio bertatik ateratzen: Weera anderea. Weera andereak aldizkari errebeindikatibo bat sortuko du -aprobetxatuz Parvanaren ama idazlea dela- Afganistango injustizia guztiak kaleratzeko. Horretaz gain, Parvanaren etxean eskola ilegal bat sortuko du, neskentzat soilik.

Bukaera

Noorik, Parvanaren ahizpa zaharrenak, mutil ezagun batekin ezkontzeko asmoa erakutsi ondoren, bere familia osoa Mazar herrira abiatuko da ezkontza ospatzera. Parvana bere etxean geratuko da aitaren esperoan. Bukaera erabat irekia da; gerra batean ezin daiteke beste modu batean izan, guztia posible baita. Liburua erraz irakurtzen den horietakoa da. Istorioa ongo biribilduta dago; hainbat tentsio une ditu eta protagonista onik aterako den edo ez jakin nahian irakurlea aurrera jarraituko du gogotsu.

Entradas relacionadas: