Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Istorioa Afganistango herrian kokatzen da, Talibanen nagusitasunpean. Bertan, gainerako herritarrek beraien esanetara egon behar dute. Ildo horretatik, neskek ezin dituzten hainbat gauza aipatzen dira:

  • Ezin dira eskolara joan.
  • Ezin dira kalera atera mutil baten laguntzarik gabe.
  • Kalera ateraz gero, burkarekin egin behar dute.

Gainera, Talibanen "mundu" horretan badira hainbat gauza guztiek debekatuak dituztenak: argazkiak, musika eta liburuak, besteak beste.

Protagonista eta Hasierako Egoera

Istorioari atxikiz, esan behar da Parvana dela protagonista nagusia, Kabulgo 11 urteko neska bat. Bere familia (ama, aita eta bi ahizpa) handik hona dabil, beraien etxe guztiak txikitzen dizkietelako. Bere aitarekin egunero joango da Kabulgo merkatura. Hantxe ikasiko du nola irabaz daitezkeen sosa batzuk, gutunak irakurtzen eta idazten, izan ere, Afganistango herritar askok ez dakite bi ariketa horiek burutzen.

Aitaren Atxiloketa eta Parvanaren Aldaketa

Halako batean, soldadu talibanek Parvanaren aita atxilotuko dute, Ingalaterran ikasi zuela aitzakia bakarrarekin. Egoera honek Parvana lan egitera bultzatuko du. Horretarako, bere ilea moztu beharko du eta mutil baten itxura hartzera behartuta egongo da, kaleetan "libre" mugitu ahal izateko.

Hasieran, aitaren lanari ekingo dio Parvanak, bere familia aurrera ateratzeko. Gero, merkatuan ezagutuko du bere egoera berean dagoen beste neska bat (mutil bihurtuta), eta harekin diru azkarra lortzeko lan batean hasiko da; aukeran, lan "zikin" samar batean.

Weera Anderearen Laguntza

Egoera horri ezin eutsirik, Parvanaren irakasle ohi batek lagunduko dio bertatik ateratzen: Weera andereak. Weera andereak aldizkari errebindikatibo bat sortuko du (aprobetxatuz Parvanaren ama idazlea dela) Afganistango injustizia guztiak kaleratzeko. Horretaz gain, Parvanaren etxean eskola ilegal bat sortuko du, neskentzat soilik.

Amaiera Irekia

Noorik, Parvanaren ahizpa zaharrenak, mutil ezagun batekin ezkontzeko asmoa erakutsi ondoren, bere familia osoa Mazar herrira abiatuko da ezkontza ospatzera. Parvana bere etxean geratuko da aitaren esperoan.

Bukaera erabat irekia da; gerra batean ezin daiteke beste modu batean izan, guztia posible baita.

Irakurketa Esperientzia

Liburua erraz irakurtzen den horietakoa da. Istorioa ongi biribilduta dago; hainbat tentsio une ditu eta protagonista onik aterako den edo ez jakin nahian irakurlea aurrera jarraituko du gogotsu.

Entradas relacionadas: