Patenteak, Erabilera Ereduak, Markak, Diseinu Industrialak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Patenteak

Patenteak zerbait egiteko bide berria eskaintzen duen edo arazo baten aurrean konponbide tekniko berria eskaintzen duen produktu edo prozesu baten gain aitortzen den eskubide esklusiboa da. Asmakuntzari buruzko informazio teknikoa ematen duen dokumentua eskaera aurkeztu behar da OEPMn. Ordutik 20 urte igaro arte gozatuko du Espainia mailan bere asmakuntzaren babesaz. Epe hau igarotakoan publikoa bilakatuko da asmakuntza. Titularrak saldu egin ahal du patentearen eskubidea hogei urte hauetan. Espainiatik kanpo babesteko asmakizuna, beste herrialdeetako Patenteen Bulegoan, edo Europako Patenteen Bulegoan edo Nazioarteko Patenteen Bulegoa daude.

Asmakuntzak

Asmakuntzak zerbait berria izan behar du, hau da, bere teknikoan existitzen diren ezagutzen parte ez den ezaugarri bat. Esparru tekniko bereko pertsona adierazgarri batek deduzitzeko modukoa ez den asmakizun bat. Asmakuntzak aplikazio industriala izan behar du; esan nahi duena merkataritza edo industri xedeetarako erabilgarria izatea, fenomeno guztiz teorikoa izan beharrean. Asmatu nahi den materiak patentagarria behar du izan. Adibidez, hainbat estatutan, metodo matematikoak, substantzia naturalen deskubrimendua, tratamendu medikorako metodoak, etab. ez dira patentagarriak. Esparru tekniko berdineko beste edonork ulertzeko eta erreproduzitzeko bezain argi aurkeztu behar du patentearen eskaera asmatzaileak.

Erabilera Ereduak

Patenteen nahiko antzekoak dira baina babesten dituzten asmakizunen berrikuntza maila ez da hain handia. Horregatik, denbora laburragoan babesten du asmakizuna - hamar urte -. Erreminta, instrumentu, mekanismo, edo tresna baten elementuen forma, konfigurazio edo disposizio berria babesten du.

Markak

Marka bat gure produktu edo enpresarentzat erabiliko dugun izena da, logotipo edo irudi-diseinu batekin batera joan daitekeena. Enpresa baten produktuak lehiakideenetatik bereizteko zeinua da. Marken erregistroa sektorearen arabera egiten da, horrek esan nahi du, adibidez, talde musikal baten izena erregistratu ahal duzula, eta gero beste pertsona edo enpresa batek izen berdin hori erabili ahalko lukeela berak sortutako arroparentzat.

Diseinu Industrialak

Produktuaren kanpoko itxura babesten dute.

Entradas relacionadas: