Paziente Helduaren Arreta Integrala: Eskubideak eta Komunikazioa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB
Paziente Helduaren Osasun Kezkak eta Eraginak
Zergatik da sentikorragoa paziente heldua?
Aro honetan osasunak kezka gehiago sortzen ditu; pertsona sentikorragoa da gaixotasunaren aurrean edo gaixotasunaren susmoaren aurrean. Sufrimendua, ezinegon fisiko eta psikikoa, antsietatea, egin beharreko frogei beldurra edo frustrazioa eragin ditzakete, besteak beste.
Paziente helduaren eskubideak gaixotasunarekiko
Pertsona helduak nolako osasun arreta jasoko duen ezagutzeko eskubidea du: diagnostikoa, gaixotasunaren bilakaera, tratamenduak eragin ditzakeen bigarren mailako efektuak eta arrisku posibleak. Zuzen tratatua izateko eta bere kezkak eta zalantzak entzunak izateko eskubidea du.
Gaixotasunaren eragina paziente heldu baten familian
Kideek ekonomikoki gaixorik dagoenaren menpe bizi badira, gaixotasunaren eragina arlo horretan nabariagoa izango da, eta gaixoaren beraren kezkak eta ardurak areagotuko dira. Gaixorik dagoena familia zaintzaz arduratu bada, arlo afektiboa izango da kaltetuta.
Ebakuntzen eta ZBUko ingresuen efektuak
Antsietatea eragingo dute bizitza galtzeko arriskuagatik, anestesiarekiko beldurragatik, medikuen akatsen beldurragatik edo beste edozein kausagatik. Ebakuntza batek galera bat suposatzen badu, etorkizunari begira beldur gehiago sortuko dira. Zainketa Berezietako Unitateetan (ZBU), pazientea babesgabe sentitzen da, eta gaixotasunaren larritasunaren pertzepzioa areagotu egiten da.
Komunikazio Eraginkorra Osasun Arretan
Entzute Aktiboa
Entzute aktiboaren helburua hitzak interpretatzea bakarrik da. Gezurra. Ez bakarrik hitzak, pertsonak esan nahi duena ere. Entzute aktiboan esaten denaren barnean dauden sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak deszifratzen saiatzen da. Egia.
Enpatiaren Garrantzia
Entzute aktiboak feedbacka ematen du. Horrek esan nahi du igorleari mezua ulertzen zaiola. Egia. Enpatia izateak bestearekin ados gaudela esan nahi du. Gezurra. Beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da enpatia. Enpatia baliagarria da bestearen sentimenduak, arazoak eta ikuspuntuak ulertzeko. Egia. Enpatiak ikuspuntu desberdinak ulertzen laguntzen du. Egia.