Pedagogia Metodologiaren Oinarrizko Printzipioak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Metodologian aurkitu diren printzipio nagusienak honako hauek dira:
Aktibotasun-printzipioa (Zaintza)
Irakasleak haurrak kontuan hartuz, errespetatuz, arreta jarriz, irribarrez, gorputz-mugimenduekin, keinuz eta laztanak eginez zaintzeko ardura izango du.
Banakotasun-printzipioa
Bakoitzak bere erak, interesak eta gustuak ditu, eta guk horiei erantzun behar diegu. Talde heterogeneoak eratzen ditugunean, espazioak, denborak eta baliabideak malgutu eta dibertsifikatu beharko ditugu. Horretarako, gela txokoetan eta tailerretan banandu daiteke, bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora emanez, eta baliabide anitzak eskainiz.
Sozializazio-printzipioa
Jaiotzen garenetik komunikatzen eta sozializatzen ari gara, eta prozesu hau gertatzeko eragileak ezinbestekoak dira (familia, lagun-taldea, etab.).
Irakaskuntza kolektiboa
Irakaskuntza kolektiboak ikasgai magistrala, irakaskuntza zuzena eta galderen erabilpena barne hartzen ditu. Garrantzia hitzari (doinua, tinbrea, ahotsa) eta espresioari (gorputz-mugimendua) ematen zaio.
Globalizazio-printzipioa
Ezagutzak globalki eta norberaren interesetatik abiatuta barneratzen dira. Umea modu integralean hartzen dugu (kezkaz, gatazkaz). Metodoa aurrera eramateko, interesa ikaskuntzaren motorra da. Globalizazioaren barruan erabiltzen diren teknikek ikasketa funtzionalak eta esanguratsuak bultzatzen dituzte.
Aktibotasun-printzipioa (Ekintza)
Mugimendua funtsezkoa da (haur guztiak mugitzen ari dira beti); ikaslea izaki aktiboa da. Ikaslearen ekintza edo aktibitatea da benetako ikaskuntzaren gakoa. Umearen aktibitatea (mentala zein gorputzezkoa, eta hobe, umearen dimentsio guztiak inplikatzen dituena) umearen behar eta interesetatik sortuko da, eta maiz praktikotasunari eta funtzionaltasunari lotuko zaie.
Sormen-printzipioa
Sormenari esker, haurrek etorkizunean eragozpenak eta gatazkak errazago konponduko dituzte. Sormenaren gaitasuna sormenezko pentsamenduan, pentsamendu kritikoan eta pentsamendu dibergentean agertzen da.
Transferentzia-printzipioa
Irakaskuntzak eta, oro har, hezkuntzak bizitzarako prestatzea bilatzen du. Aldez aurretik egindako ikasketa batek ikasketa berri batean edo arazoen ebazpenean duen efektua da transferentzia. Edukiak transferigarriak izan behar dira; gelan lantzen den eduki bat beste leku batean ere aplikatzeko gai izatea da gakoa.