PEG Zundaren Inguruko Garbiketa eta Nutrizio Parenteraleko Zain Barneko Kateter Zentrala
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
PEG zundaren inguruko garbiketa: gasa eta suerokin garbitu behar da. Nutrizio enterala infusio-grabitatearen teknika bidez, PEG zundarekin: elikagai poltsa, ekipoa eta PEG zunda. Gastrostomiarako elikatzeko zunda: Foley zunda deitzen da, nutrizio enteral perkutanea emateko erabiltzen den zunda da. Gastrostomia tapoia: nutrizio enteralaren zunda orde erabiltzen da, nutrizio enteral perkutanea emateko.
Gastrostomia tapoiaren inguruko garbiketa: gasa edo kotoizko makiltzo batekin eta sueroarekin egunean behin garbitu behar da. Zain barneko kateter zentrala: zain barneko suero berezia odolera sartzeko erabiltzen den gailua da. Nutrizio parenteralean erabiltzen da. Nutrizio parenteraleko poltsa eta ekipoa: zain barneko kateter zentralarekin konektatzen da elikadura parenterala zainean sartzeko. Poltsan zain barneko suero berezia sartzen da.
Zain barneko kateter zentrala: zain barneko suero berezia odolera sartzeko erabiltzen den gailua da. Nutrizio parenteralean erabiltzen da. Insersio puntuan apositu bat dago eta hiru bideetako giltza dauka. Erreflexu gastroesofagikoa: urdaileko edukinaa atzera egin eta hestegorrirantz igotzen denean. Bronkoaspirazioa: digestio aparatuko elikagaiak arnas bideetara sartzea, hau saiesteko fowler jarrearan bitartean jarri eta ondoren 30 minutu hor utzi.
Ingesta: hatzen den likidoaren sarrera. Egresioa: kanporatzen den likidoaren irteera. Egunean zenbat likido sartzen da gure gorputzean? Zenbat irtetean da? Ze ondorio atera dezakegu? 24h gutxi gorabehera: 2300-2600ml sartu eta 2600 ml kanporatu. Sarrerak eta irteerak orekatuta egon behar dira osasuntsu egoteko. Ez badago orekan, arazoak sor daitezke.
Paziente batek zeintzuk bideetatik galdu dezake likidoak? Gernutik, larruazalatik (izerdia), hesteetatik (eginkaria), sukarratik eta okadatik. Zeintzuk bideetatik sartu daiteke likidoa bere gorputzean? Ura edaten eta elikagaiak hartzen (frutak). Zer da zain barneko hidroterapia? Zain barneko hidroterapia edo benoklisa bolumen handikoa edo likido organikoen osaera mantentzeko edo berreskuratzeko sueroa zain barneko bidetik sartzean datza.