Penintsulako Erliebea: Ezaugarriak eta Unitate Morfoestrukturalak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB
1. Penintsulako Erliebea
Erliebea: lurrazalak dituen formen multzoa da. Lurraren barruko indarrek sortutako egitura geologikoaren eta kanpoko eragileek (meteoro atmosferikoak, ura eta izaki bizidunak) eragindako modelaketaren emaitza dira.
Ezaugarriak:
- a) Itxura trinkoa du, zabala da eta kostaldeak zuzenak ditu.
- b) Bataz besteko altitudea nahiko handia da, 660 m.
- c) Erliebe menditsua du periferian.
Unitate Morfoestrukturalen Motak:
- a) Zokaloak: Paleozoikoan edo Aro Primarioan sortutako harri gogorreko (granitoa, arbela...) lautadak dira. Gogorrak direnez, lurraren orogenia-indarrek ez dituzte tolesten, apurtzen baizik.
- b) Antzinako mendiguneak: Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira. Zokalo bateko bloke bat altxatzean gertatzen dira; materialak Paleozoikokoak dira, gailur biribilak dituzte higadura handia dagoelako. Penintsulan: Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldea.
- c) Tolestura-mendikateak: goragune menditsuak dira, Aro Tertziarioan sortzen dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako sedimentuak tolestean.
- d) Arro sedimentarioak edo sakonuneak Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz.
Zokalo baten blokea hondoratzean sortutakoak, Aro Tertziarioan orogenien presioen ondorioz sortu (Duero, Tajo eta Guadiana). Sakonune aurrealpetarrak, mendikate alpetarren bi alboetan daude (Ebro eta Guadalquivirren sakonuneak).
4. Higadura Diferentzialak Sortutako Erliebea:
- a) Geruza edo estratu horizontalak: kareharria eta buztina tartekatzen dira. Ibaien sareak plataformak banatzen ditu; mahai edo paramoak goialde horizontala dute, geruza gogorrena delako, eta ertz leunak, geruzak bigunak dituelako. Higatzean, mahaia murriztu eta muino lekukoak eratzen dira, azkenean geruza gogorra galtzeraino: muino-aurrea.
- b) Geruzak edo estratuak apur bat inklinatuta: material gogor eta bigunak txandakaturik daude; aldapak eratzen dira, atzean geruza gogor inklinatua eta aurrealdean goiko aldeak malda handia eta beheko aldea ahurra, biguna delako. Alde honetan azkarrago gertatzen da higadura. Higadurak aldapak atzeratzen ditu, eta, era berean, muino lekukoak eta muino-aurreak eratzen dira.
- c) Geruzak edo estratuak tolestuta daudenean...
Apalache erako erliebea: mendi hertziniarretan sortu; higadurak higatu eta berdintzen du, eraginez higadura berriz hasten dela lur gaztetuan. Geruza gogorrak azaleratzen dira, eta tontor paralelo luze eta estuak agertzen dira. Tontor hauek banatuz, geruza bigunetan sakonuneak eratzen dira.
Erliebe jurasikoa: mendikate gazteetan, alpetarretan, eratu. Tolestura ganbilak (antiklinalak) eta ahurrak (sinklinalak) txandaka agertzen dira. Antiklinaletan, uraren higadurak tontorrarekiko perpendikularki zeharkatuz, kluseak, edo paraleloki, combeak eratzen ditu. Antiklinalak husten direnean, sinklinala gorago geratzen da: sinklinal esekia. Erliebea, beraz, alderantzikatu egiten da; antiklinal hustua higatzean, beheko geruzako antiklinala lurpetik atera, goian geratu, eta zikloa berriz hasiko da.