Pentsamendu Filosofikoa: Habermas eta Ortega

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Habermas: Kontzientzia Moralaren Garapena

Habermasek kontzientzia moralaren garapen psikologiko-historikoan lau une bereizten ditu:

Garapen Psikologiko-Historikoko Uneak

  • 1. Gizarte eta zibilizazio arkaikoak: Partaideen nortasuna eta jokaera-arauak mitotan oinarritzen dira.
  • 2. Zibilizazio garatuen etapa: Mundua argudioen bidez justifikatutako edukiak dituen mundu-ikuskera agertzen da.
  • 3. Lehen modernitatea: Zientzia modernoen sorrera eta instituzionalizazioa. Moralaren oinarri metafisikoak alde batera utzi eta arauak funtsatzeko legitimazio-prozedurak bilatzen dira.
  • 4. Kapitalismo berantiarra: Arrazoia dialogikotzat jotzen da. Elkarrizketatik sortutako arauak baino ez dira onartzen. Aurreko etapetara bueltatzea atzerapena izango litzateke. Eboluzioak positiboa izan behar du. Ezin da atzera joan, ezta gelditu ere.

Diskurtsoaren Etikaren Izaera Utopikoa

Diskurtsoaren etikaren izaera utopikoa kritikatu izan zaio Habermasi. Bere aburuz, izaera utopikoak jarraitu beharreko norabidea markatzen duen desideratum-a da, konformismoak geldiera eta atzerapena baitakartza.

Ortega: Ideiak eta Sinesteak

Ideiak

Ortegak dioenez, ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira; ideiez horniturik, gizakiak dituen beharrizan guztiak konpontzeari ekiten dio.

Sinesteak

Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osagarri legez agertzen zaizkigunak, geure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak. Ez dugu haien alde egiteko beharrik sentitzen, horren barneratuta baititugu. Haien baitan bizi gara.

Ortegak dioenez, sineskerek gu gauzkate, eskuarki alderantzizkoa esaten badugu ere. Sineskerak jaso ditugu, gu existitu aurretik ere bertan bazeudelako.

Ohiko sinesteek errealitate izateari uzten diotenean, gizakia harri eta zur geratzen da. Hala, gizakia zalantzetan murgiltzen da. Zalantzak eta sineskerak berdinak dira zentzu batean: bietan gaude.

Burutazio-ideiak eta Sineskeren Eraldaketa

Burutazio-ideiei dagokienez, gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizunak dira, eta horietaz ohartzen denean, eztabaidatzera ere irits daiteke, haien barnean murgilduta sentitzen ez delako.

Nolanahi ere, sineskerak ideiak bihur ditzakegu, haiei buruz gogoeta kontzientea egitean. Hori eginez gero, larriki zaurituko da sineskerei dagokien erasoezintasuna.

Entradas relacionadas: