Pentsamendu Kritikoaren Garrantzia eta Historia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Gaur egun, globalizazioaren eraginpean, kontzeptuen inguruan ideia gehiago eta aukera gehiago daukagu, eta gero kontzeptu hauek gizartean zehar modu desberdinetan ikusten dira. Honek, gizakiak, komunikabideak eta beste zenbait gauzek bezala, gugan eragiten du. Ideiak hauek zabaltzen dituzte, eta hauek esandakoa beraien autoritatea gatik soilik egiazkotzat hartzen dugu, edo ez dugu horren inguruko kritika bat egiten. Ezta gure jokabideen aurrean batzuetan besteek egiten dutena jarraitu besterik ez dugu egiten, “ondo dago egiten ari naizena?” pentsatu gabe. Historian zehar pentsamendu kritiko hori zigortua izan da sarritan, baita kritikatua edota beste batzuengandik zapaldua. Hori guztiak gaur egun arte jarraitzen du. Pentsamendu kritikoak zure izatearen zati bat definitzen du, baita zure inguruarena ere; horregatik oso garrantzitsua da.

Filosofoen Ikuspegiak Pentsamendu Kritikoari Buruz

Alde batetik, Arendtek dioen bezala, gizakia pentsamendu kritikorik gabe gizarteari bere gizatasuna kentzera iritsi daiteke, izugarrizko sarraskiak egitera, giza eskubideak kenduz eta heriotzera kondenatuz… Horrek jarduera honen garrantzia erakusten du.

Pentsalari Garrantzitsuak

  • Nietzsche: Pentsamendu kritikoaren garrantzia defendatu zuen, erlijioaren aurka eta "Jainkoa hil da" esanez, gizarteari aurre egiteko eta teoria propioak sortzeko beharra azpimarratu. Hau betetzen zuena “supergizakia” izango da.
  • Beauvoir: Emakumeen askatasuna lortzeko eta eskubide berdinak eskuratzeko pentsamendu kritikoa duen gizarte bat behar dela zioen.

Bestetik, fedeari jarraitzea ere gerta daiteke, adibidez, Jainkoari zure patua erabakitzen uztea.

Arrazoiaren eta Fedearen Arteko Oreka
  • Kant: Pentsamendu kritikoa autonomia eta arrazoia oinarri hartzen zuen, baina ez zuen askatasun absolutua proposatzen.
  • San Agustin: Fedea eta arrazoiaren artean oreka bilatzen zuen, baina Jainkoari hobetu ez gero izango duzu askatasuna.

Ondorioa

Ondorioz, pentsamendu kritikorik gabe gizartea manipulatzea erraza da. Jada gure bizitza beste batzuen gatik gidatua dago eta denok parte hartzen dugu, hau da, sisteman bertan parte hartzen dugu gure bizitza erdia lanean pasatzearekin soilik. Beraz, aldatu dezakegunagatik beintzat borrokatu beharko dugu, eta honetarako pentsamendu kritikoa behar da. Beraz, bai, ezinbestekoa da.

Entradas relacionadas: