Pentsamenduaren Garapena eta Kontzeptuen Ulermena Haurrengan
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB
Pentsamendu Logikoaren Gaitasunak
- Analizatzeko gaitasuna
- Kausalitatea: Fenomeno batzuk zergatik gertatzen diren ulertzea, funtsezko eta bigarren mailako kausak sailkatuz.
- Sailkapenak egiteko gaitasuna
- Hipotesiak egiteko gaitasuna
- Erlazionatzeko gaitasuna
- Deskribatu, alderatu, behatu, sintesiak egin eta adierazteko gaitasuna
Pentsamendu logikoa garatzeko, pentsamenduaren zenbait ezaugarrik errealitatearen ulermena oztopatu dezakete.
Haur Pentsamenduaren Ezaugarriak (6)
Egozentrismoa
Kanpoko mundua norbere barne-mundutik bereizteko zailtasuna da. Egozentrismoak eragina du haurrak munduaz duen irudikapenean.
Zentratzea
Haurrak duen joera da errealitatearen alderdi bakar bat aukeratu eta kontuan izateko, ikuspuntu desberdinak koordinatzeko edo objektu baten dimentsio desberdinak konpentsatzeko gai ez izanik.
Sinkretismoa
Objektuen eta gertakarien artean antzekotasunak edo zerikusiak aurkitzeko joera da.
Itzulezintasuna
Ekintza bat ibilbidearen bi noranzkoetan egiteko gaitasun eza da. Haurrak oraindik ez du aurkitu alderantzizko eragiketarik, ezta elkarrekikotasunik ere.
Transdukzioa
Arrazoimen aurrekontzeptuala da. Ez ditu logikaren legeak jarraitzen; hau da, dedukzioa eta indukzioa ez ditu menperatzen, eta, beraz, analogiaren bidez bideratzen du bere logika.
Errealismoa
Haurrak ez ditu mundu psikikoa eta mundu fisikoa bereizten. Ezta pentsamenduen, sentimenduen, nahien eta abarren esperientzia subjektiboa eta inguruko gertakari objektiboak ere.
Geografiako Kontzeptuen Ulermena
Zailtasunaren araberako sailkapena
- Eduki batzuk: Esperientziaren bidez identifikatu eta ulertu daitezke.
- Beste eduki batzuk: Errepresentazioak behatuz imajinatu ditzakegu. Adibidea: Ez gara inoiz glaziar batean egon, baina argazkiak ikusita identifikatzen ikasi dugu.
Definizioak egiteko prozesua
Definizio bat egin ahal izateko, honako urrats hauek jarraitu behar dira:
- Informazioa antolatu.
- Nolakoa den deskribatu.
- Nola sortu den azaldu.
Kontzeptuak barneratzeko estrategiak
Haurrek kontzeptuak hobeto barnera ditzaten, pertzepzioa eta esperientzia erabiltzea komenigarria da. Adibidea: Lainoa dagoenean haurrari kalera atera eta lainoan daudenean hodei baten barruan daudela sentiarazi, hezetasuna azalean sentiarazi... Horrela, haurrak hobeto ulertuko du irakatsi nahi zaion kontzeptua.