Pentsioa Kalkulatu eta Inbertsioak: Gida Osoa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Pentsioaren Kalkulua eta Erretiro Adina

2027tik aurrera, erretiro-adina 67 urtekoa izango da. Hala ere, 65 urterekin har ahal izango da erretiroa, Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago kotizatu bada. Gure pentsioaren guztizkoa kalkulatzeko, honako faktore hauek hartu behar dira kontuan:

Pentsioaren Guztizkoa Kalkulatzeko Faktoreak

  • Kotizazio-urteak. Langileak besteren edo norberaren konturako langile gisa sistema publikoan ekarpenak egin dituen urte-kopurua da.

  • Gutxieneko kotizazio-aldia. Pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea lortzeko, 15 urte kotizatu behar dira gutxienez. Urte-kopuru horretatik, gutxienez 2 erretiro-dataren aurreko 15 urteko aldian kotizatu behar dira.

  • Oinarri arautzaileak. Erretiroa hartu aurreko 15 urteetako kotizazio-oinarrien batez bestekoa da. Erretiroagatiko pentsio publikoa kotizatutako urteen araberakoa da: esaterako, oinarri arautzailearen % 50 izango da 15 urte kotizatu badira, eta % 100, berriz, 35 urte edo gehiago kotizatu badira.

Grafikoari erreparatuz gero, erraza da ondorioztatzea garrantzitsua dela lehenbailehen kotizatzen hastea: zenbat eta geroago hasi kotizatzen, orduan eta gehiago aurreztu beharko da pentsio publikoa osatzeko.

Emakumeen Erretiro Plangintza

Aipatu beharreko kasu berezi bat emakumeena da, erretiroa hobeto planifikatu behar baitute faktore hauen ondorioz:

  • Soldata txikiagoak izaten dituzte. Urtetik urtera gizonekiko aldea murrizten ari bada ere, emakume langileek genero-arrazoiengatiko soldata-diskriminazioa pairatzen dute oraindik ere.

  • Kotizazio-aldi laburragoa. Oro har, denbora gutxiago kotizatzen dute, seme-alabak edo senideak zaintzen denbora gehiago ematen dutelako.

  • Bizi-itxaropen handiagoa. Emakumeak gizonak baino 5-7 urte gehiago bizitzen dira, batez beste; beraz, emakumeen aurrezkiek denbora gehiago iraun behar dute.

Aurrezkia eta Inbertsioak

Aurrezkiari esker, dirua izaten dugu helbururen baterako edo larrialdi-funts baterako. Erabiltzen ez dugun bitartean, aurrezki horri errentagarritasuna ateratzen saia gaitezke, inbertsio bat eginez, alegia. Inbertsioa terminoa horrelakoetan agertzen da.

Inbertsioa: etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.

Aurrezkia

Inbertsioa

Helburua

Larrialdiak, ezustekoak eta helburu zehatzak

Aurrezkia eta errentagarritasuna uztartzea

Abantaila nagusia

Diru segurua eta erabilgarria

Aukera asko, inbertitzailearen profila kontuan hartuta

Eragozpena

Errentagarritasun txikiagoa

Arriskuak ditu

Entradas relacionadas: