Pentsioak: Oraina eta Etorkizuna, Borroka Bateratua

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,4 KB

Gaur egun, denon ahotan dabilen gaia da pentsioena. Izan ere, azken boladan herritarrak kezkatuta dituzten berri ugari atera dira. Horiek kezkagarriak dira, bai adineko pertsonentzat eta baita gazteentzat ere. Horregatik, lehendabizi, ezinbestekoa da gaiaren inguruan jantzita egotea, eta, ondoren, denon artean elkartzea emaitzak ahalik eta lasterren lortzeko. Beraz, testu honetan aipatutakoa lortzeko hainbat argudio, azalpen eta proposamen adieraziko dira. Lehenik eta behin, egoera ondo ulertu dadin, gure artean dauden pentsiodunek bizi duten errealitatea salatu nahiko nuke.

Zergatik da garrantzitsua pentsioen gaia?

Gauza askotarako heldu gisa edo heldutzat kontuan hartzen gaituzte eta, beste askotan, heldutasun falta leporatzen zaigu zenbait erabaki edo ekintzetan parte hartzen ez uztea justifikatzeko. Baina, oraindik garaiz gaude egoera ahal den neurrian aldatzeko. Arrazoi horiek guztiak elkarturik, gazteen benetako arazo baten aurrean gaudela esan genezake. Horri guztiari irtenbide bat lortzeko, gaiari gogor heldu behar zaio.

Elkarlana da gakoa

Ondorioz, ezinbestekoa da borroka honetan denok elkarlanean aritzea, guztioi eragiten digun arazoa baita; batzuei orainaldian eta beste batzuei etorkizunean, baina denoi azken finean. Borroka hau epe luzerakoa da, baina denon laguntzarekin aurrera egitea lortuko dugulakoan nago. Beraz, iraultzarako/aldaketarako prest?

Entradas relacionadas: