Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB
c) Langabezia-prestazioa (ordainketa bakarreko modalitatea)
Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso baldin bada, lan-araudian aurreikusten denaren arabera, baina zergatik salbuesteko baldintzak betetzen ez baditu, ordainketa modalitate bakarrean egin izan ez balitz, prestazioa jasotzeko eskubidea emango zuten zergaldi guztietan egotzi ahal izango da prestazioa. Egozpena proportzionalki egingo da, hau da, ordainketa bakarra egin izan ez balitz, zergaldi bakoitzean zenbat denbora izango zen prestazioa jasotzeko eskubidea kontuan hartu beharko litzateke. Langabezi-prestazioa dena batera hartzen da (lan elkartuko kooperatiba bat osatzean, adibidez) baldintza batzuk betetzen badira. Salbuetsita dago, baina posible da baldintzak ez betetzea (adibidez, hartutako zenbatekoa helburu horietara ez bada bideratzen).
d) Errenten estimazioa
Lan eta zerbitzuen prestazioak eta gauza eta eskubideen lagapena ordainduta egin zirela uste da. Zenbatetsitako errenta produkzitzat jotzen diren zergaldiari egotziko zaizkio. Hau da, kapitala eman zen edo zerbitzuak eman ziren epealdian egotziko dira errentak.
e) Kapital higiezinaren etekinak
Kapital higiezinaren etekinak kobrantza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio.
f) Eragiketak epeka edo prezio geroratuekin kobratzea
Epeka kobratzen denean edo prezio geroratuekin egindako eragiketen kasuan, zergadunak proportzionalki egotzi ahal izango ditu eragiketa horietan izandako errentak, dagozkion kobrantzak exijigarriak diren neurrian. Epeka edo prezio geroratuarekin egiten direla jotzen da beren prezio osoa edo haien zati bat ordainketa jarraituetan jasotzen denean, eta ondasuna eman denetik azken epearen muga-egunera arte igarotako denbora urtebetetik gorakoa denean. (Puskaka ordaintzearen kasuan, baina urtebete baino gehiago iraun behar du puskaka ordaintze horrek). Ondare-irabazien eta -galeren kasuan, orokorrean, egozten dira ondarezko aldakuntza gertatu zen unean, hau da, eragiketa egin zen unean. Prezioa geroratzen baldin bada, zergadunak errenta egozten ahal du irizpide orokorraren arabera, hau da, eragiketa egin zen epealdiari, edo aukera du egozteko proportzionalki epealdi bakoitzean exijigarria den zenbatekoen arabera. Adibidez, Mariak lan bat 150.000 eurotan saldu du. Ondare-irabazia 120.000 euro dira, berak 30.000 eurotan erosi zuelako. Alderdiek adosten dute ordainketa epeka egingo dela, epe hauetan:
- 60.000 euro eragiketa egin zenean (2016ko azaroaren 15ean).
- 3 ordainketa (6 hilabetero, 30.000 euro exijigarriak)
- 2017ko maiatzaren 15ean
- 2017ko azaroaren 15ean
- 2018ko maiatzaren 15ean.
Mariak bi aukera ditu:
- Irabazi guztia 2016ko epealdian egoztea.
- Proportzionalki epealdi bakoitzean exijigarriak diren ordainketak egoztea: seguruenik, hau aukeratuko du. 2016. urtean kobratu behar duena jakiteko: ordainketaren kuota bider irabazi osoa zati zenbatean saldu duen, hau da, 60.000 x 120.000 / 150.000 = 48.000 euro urte horretan. 2017ko irabaziak: 60.000 x 120.000 / 150.000 = 48.000. 2018ko irabaziak: 30.000 x 120.000 / 150.000 = 24.000 euroko irabaziak. Beraz, 48.000 + 48.000 + 24.000 = 120.000 euroko irabazi totala izango du. (Gogoratu hau bakarrik aplikatuko dela ordaintzeko epeak urtebete gainditzen dutenean).