Pertzeptzioa eta Zentzumenak: Gida Osoa
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB
Pertzeptzioa eta Zentzumenak
Zentzumenek ingurunearekin harremanetan jartzeko aukera ematen digute. Jarraian, zentzumen bakoitza eta haien funtzionamendua aztertuko ditugu.
Errezeptore Motak
- Barne Errezeptoreak: Barne-ingurunean gertatzen diren aldaketak hautematen dituzte, hala nola, gosea, egarria eta mina.
- Kanpo-Errezeptoreak (Zentzumen-Errezeptoreak): Kanpo-inguruko estimuluak hautematen dituzte.
Kanpo-Errezeptoreen Azpimotak
- Mekanorrezeptoreak
- Termorrezeptoreak
- Kimiorrezeptoreak
- Fotorrezeptoreak
- Nozizeptoreak
Errezeptore hauek zentzumen-organoak eratzen dituzte. Pertsonen zentzumen nagusiak usaimena, ukimena, dastamena, entzumena eta ikusmena dira.
Usaimena
Usaimen-errezeptoreak kimiorrezeptoreak dira, eta airean dauden substantzia kimiko gaseosoak hautematen dituzte.
Usaimen-errezeptoreak sudur-hobien goialdean kokatuta daude. Estimuluak jasotzen dituztenean, nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte garunera usaimen-nerbioaren bidez.
Dastamena
Dastamen-errezeptoreak kimiorrezeptoreak dira, eta jaten edo edaten dugunean listuan disolbatzen diren substantzia kimikoak hautematen dituzte.
Dastamen-zelulak dastabotoietan daude. Dastabotoiak dastamen-papiletan dauden egitura borobilduak dira.
Elikagaien zaporea 4 errezeptore motaren seinaleen nahastea da:
- Zapore gozoak
- Zapore gaziak
- Zapore garratzak
- Zapore mikatzak
Ukimena
Ukimen-errezeptoreak mekanorrezeptoreak dira, eta presioa eta ukipena hautematen dute.
Termorrezeptoreak eta nozizeptoreak ukimenean parte hartzen dute.
Hauek ez dira zelulak, nerbio-amaierak baizik, aske edo kapsuletan sartuta daude.
Entzumena
Entzumen-errezeptoreak mekanorrezeptoreak dira eta dardarak hautematen dituzte. Entzumen-zelulak dira.
Beste mekanorrezeptore batzuk ere badaude, oreka-zelulak; inguratzen dituzten likidoaren mugimendua hautematen dute.
Belarria
Belarria hiru ataletan banatzen da:
- Kanpo-belarria: Belarri-hegala eta entzunbideek osatzen dute.
- Erdiko belarria: Tinpanoak (mintz fin eta tenkatua) eta hezurtxoek (ingudea, estribua eta mailua) osatzen dute.
- Barne-belarria: Barakuiluak eta kanal erdizirkularrek osatzen dute. Barakuilua likidoz beteriko kanala da, eta han entzumen-zelulak daude. Barakuilutik entzumen-nerbiora abiatzen da. Kanal erdizirkularretan oreka-zelulak daude. Hortik nerbio bestibularra abiatzen da.
Belarriak Nola Funtzionatzen Du
Audizioa
Soinu-uhinak belarrian eta entzunbidean barrena bideratzen dira tinpanora.
Mintz honen dardara hezurtxoen katearen bidez igortzen da barakuiluaren barruko likidoraino.
Entzumen-zelulek zilioak dituzte, dardarak hautematen dituzte eta, entzumen-nerbioaren bidez, garunera igortzen dira; garunean, soinu bihurtzen dira.
Oreka
Burua mugitzean, kanal erdizirkularretako likidoa ere mugitu egiten da.
Oreka-zelulek, beraien zilioei esker, mugimendu hauek hautematen dituzte eta, nerbio bestibularraren bidez, garunera bidaltzen dute; garunak gorputzaren posizioaren berri ematen du.
Ikusmena
Ikusmenaren errezeptoreak fotorrezeptoreak dira, eta argiaren intentsitatea eta haren koloreak hautematen dituzte. Zelula hauek konoak eta makilak dira.
Begia
Begia bi ataletan banatzen da: begi-globoa eta organo erantsiak.
Begi-globoa
Esfera bat da, likidoz beteta dago, eta hezur barrunbe batean kokatuta dago. Hiru geruzek osatzen dute:
- Esklerotika: Kanpoko geruza zuria da. Aurrealdean, gardenagoa da, eta horri kornea esaten diogu. Kanpo-mintz batek kornea babesten du: konjuntibak, hain zuzen.
- Koroidea: Erdiko geruza da. Koroidearen aurrealdeak irisa eratzen du; irisa kolorea duen muskulu-eraztun bat da, eta erdian zulotxo bat dauka: begi-ninia. Horren atzean kristalinoa dago. Kristalinoa leiar bat da eta irudiak erretinan enfokatzen ditu.
- Erretina: Barneko geruza da eta han daude zelula fotorrezeptoreak: konoak eta makilak.
Organo Erantsiak
Bekainek, betazalek, betileek eta malko-guruinek begi-globoa babesten dute:
- Lehortasuna
- Izerdia
- Bakteriak…
Begi-muskuluari esker, begia mugi dezakegu.
Begiaren Funtzionamendua
Argiak kornea zeharkatzen du, eta koroidera iristen da begi-niniaren bidez.
Begi-ninia ireki egiten da argia ahula denean, eta itxi egiten da gehiegi denean.
Kristalinoak leiarra tenkatzen eta erlaxatzen duten muskulu batzuk ditu; horiei esker, kristaliniaren makurdura aldatu egiten da, agian erretinan enfokatzeko.
Makilek argiaren intentsitatea hautematen dute, eta konoek koloreak hautematen dituzte.