Pertzepzioaren Hiru Osagaiak: Zentzumena, Sinbolismoa eta Afektibitatea

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

Hautematean, oso lotuta dauden hiru osagaik edo elementuk parte hartzen dute, eta hirurek errealitate bakar bat osatzen dute: pertzepzioa. Honako hauek dira:

Zentzumen Prozesua

“Gure ezaguerara ez da ezer iritsiko, lehenbizi gure zentzumenetatik igarotzen ez bada”. Aforismo horrek gogorarazten digunez, inguruarekin dugun lehenengo kontaktua sentsazioen bidez sortutakoa da.

Informazioaz jabetzeko lehen fasea sentsazioa da, eta edozein energia-motak zentzumen-organoren bat (hartzailea) estimulatzen duenean gertatzen da. Organoak energia hori jaso eta konexio sinaptikoen bidez transmitituko du.

Gizakiok zentzumenen bitartez jasotzen dugu informazioa. Bost zentzumen dauzkagu kanpoko informazioa jasotzeko (esterozeptoreak):

  • Ikusmena
  • Dastamena
  • Entzumena
  • Usaimena
  • Ukimena

Baina badauzkagu organismo barruko informazioa jasotzen duten beste zentzumen batzuk ere (interozeptoreak) eta propiozeptoreak, mugimendua sentiarazten digutenak; hau da, muskuluen eta artikulazioen jarduera sentiarazten digutenak.

Prozesu Sinbolikoa

Pertzepzioak errealitateari egitura ematea dakar, hau da, zentzuek jasotzen duten informazioa interpretatu eta antolatzea. Inguruan ditugun gauzek hautematean hartzen dute esanahia. Eta prozesu horrek sinbolizatzea dakar berarekin, zeren hautemandako gauza bakoitza kontzeptu jakin batekin lotzen baitugu.

Adibidez, txakur bat ikusten dugunean, txakur horren inguruko pertzepzio-eremuan ezaugarri jakin batzuk (kolorea, tamaina, egitura) bereizteko gaitasuna daukagu. Baina ezaugarri hutsak hautemateaz gain, "txakurra" dela hautematen dugu. "Txakur" kontzeptua zentzumenek ematen diguten informazioa gainditzen duten ezaugarriekin lotzen dugu.

Afektuzko Prozesua

Munduarekin dauzkagun harremanak ulertzeko, ezin dugu gure izaera ahaztu, ezta gauzekin dugun aurretiko esperientzia ere. Hautemateak pertsona osoaren inplikazioa eskatzen du.

Txakurra hautematea jarduera atsegina edo ezatsegina izan daiteke, txakurrekin lehenago izan ditugun esperientzien arabera.

Entradas relacionadas: