PET Birziklapen Metodoak: Mekanikoak, Kimikoak eta Biodegradagarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

PET Birziklapen Metodoak

Banaketa Mekanikoa

Plastikoen bereizketa mekanikorako hainbat metodo erabiltzen dira, dentsitatean eta karga elektrikoan oinarrituta:

  • Air Tabling (Haizezko Mahaia): Grabitate lehorreko metodoa da. Plastiko soberakinak mahai gainean erortzen dira, eta mahaia bibratu eta haizagailu batek airea bultzatzen du. Dentsitate baxuko plastikoak flotatu egiten dira, eta besteak, bibrazioaren eraginez, ertz batera mugitzen dira.
  • Bereizketa Triboelektrikoa: Plastikoa haize-korronte baten bidez sakabanatzen da, eta tribo-zikloi batean sartzen da. Bertan, beraien artean igurtzi eta elektrikoki kargatzen dira. Zikloitik ateratzean, kargaren arabera elektrodoetara hurbiltzen dira, horrela bereizketa lortuz.
  • Hondoratze-Flotatze eta Apar-Flotatze Konbinazioa: Plastiko soberakinak Denver flotazio-zelula batean sartu eta urarekin nahasten dira. Plastiko hondoratuak danbor bereizle batera doaz, biratu egiten dena. Dentsitate altukoak erdiko platerera erortzen dira. Dentsitate baxukoak, berriz, flotatu egiten dira. Horrela, bi plastiko moten bereizketa lortzen da. Adibidez, PET botiletan, PET eta PE bereizten dira, PET-aren dentsitatea PE-arena baino handiagoa baita.

PET Birziklapen Mekanikoa

PET plastikoaren birziklapen mekanikoak urrats hauek jarraitzen ditu:

  1. Bilketa: Plastikoak bilketa puntuetan biltzen dira.
  2. Garbiketa: Lehengai egokia lortzeko garbitzen dira.
  3. Banaketa: Botiletatik PETa banatzen da.
  4. Xehaketa: Ale-tamaina egokia lortzeko xehatzen da.
  5. Garbiketa eta Lehorketa: Kontsumoaren ondorengo kutsadura kentzeko garbitu eta lehortzen da.

PET Birziklapen Kimikoa

Malutak lortu ondoren, erreakzio kimikoen bidez PETa birziklatu daiteke:

Metanolisi

Metanol bidezko prozesua da, depolimerizazio gune batean gertatzen dena:

  • Metanol asko nahasten da.
  • Irteeran DMT (Dimetil Tereftalatoa) eta EG (Etilenglikola) lortzen dira.
  • DMT, EG eta metanola bereizi egiten dira.
  • DMT eta EG purifikatu egiten dira.
  • PTA (Purified Terephthalic Acid) eta EG purifikatua PET erretxina plantara bideratzen dira.
  • Metanolaren ordez, metanol superkritikoa erabil daiteke erreakzioa azkartzeko, tenperatura eta presio altuagoetan.

Hidrolisi

Erreakzio azido-basikoa da, eta hiru kategoria nagusi daude:

  • Hidrolisi Neutroa: Ura edo lurruna erabiltzen da. EG (Etilenglikola) destilazioz eta TPA (Tereftaliko Azidoa) filtrazioz lortzen dira.
  • Hidrolisi Azidoa: Azido sulfuriko kontzentratua erabiltzen da. Hiru faktorek azkartzen dute erreakzioa: kontzentrazio handiagoa, PET malutak txikitzea eta erreakzio-tenperatura handitzea.
  • Hidrolisi Alkalinoa: Soda kaustikoa, tenperatura, presio eta denbora altuak erabiltzen dira. Soluzioa filtratu eta azido indartsu bat aplikatzen da TPA prezipitatzeko. EG fase akuosoan geratzen da eta destilazioz bereizten da.

Glikolisi

PET eta EG (Etilenglikola) tenperatura eta denbora altuetan nahasten dira, BHET (Bis(hidroxietil) tereftalatoa), PET-aren monomeroa, lortuz. BHET purifikatuz, polimerizazio bidez PET sortzen da.

Prozesua:

  • PET malutak tanke batean etilenglikola eta zink azetatoarekin nahasten dira.
  • Lortutako substantziak kristalizadore batera pasatzen dira BHET lortzeko.
  • EG soberakina berrerabili egiten da, %81eko errendimendua lortuz.

Plastiko Biodegradagarriak

Plastiko gehienak ez dira biodegradagarriak. Plastiko biodegradagarriak material naturalak konbinatuz sortzen dira.

  • PLA (Azido Polilaktikoa): Landareek fotosintesi bidez sintetizatutako almidoiez egina dago.

Konpatibilitatea

PET eta PE (Polietilenoa) konpatibilizatzaile batekin nahasteak propietate onak ematen ditu, hala nola HDPE (Dentsitate Handiko Polietilenoa) baino jario hobea eta hozketa azkarra.

Entradas relacionadas: